“Harrespilak oso zirkulu intimoa, oso txikia, bi eta bost metro arteko diametroa duten eta barruan ezer ez duten harri txiki batzuk dira”.
Jorge Oteiza
L ‘Alakran konpainiako Oscar Gómez Matak eta Esperanza Lópezek, Uharte Zentroak eta Oteiza museoak lankidetzan sustatutako Hazitegia egoitzaren markoan, tailer bat egingo dute Uharte Zentroan eta happening ireki bat Oteiza Museoan.
Oscar Gómez Mata eta Esperanza Lópezekin tailer-entsegu bat egiteko 6 performer hautatzeko deialdia ireki da.
Tailerrean Harrespila Psikodrama 4 prestatuko dute, eta Oteiza Museoan aurkeztuko dute 2021eko maiatzaren 8an eta 9an.
Sei performerrek 400 euro jasoko dituzte (zergak barne). Tailer-entsegua Uharte Zentroan egingo da egun eta ordu hauetan: apirilak 17, 10:00etatik 14:00etara; maiatzak 3, 15:30etik 19:30era; maiatzak 4, 5, 6 eta 7, 10:00etatik 14:00etara; eta 15:30etik 19:30era.
Psikodrama hau, seriaren laugarrena da ‘Falta’-ren psikodrama. Gatazka bat partekatzea eta elkarrekin irtenbide bat aurkitzean datza: partekatzen dugun arazo batetik abiatuta eraikitzea.
Happening performatikoa 30 minutuko tailer indibidualizatuetan aurkezten da (artista bat/parte-hartzaile bat) harrespila bat egiteko helburuarekin. Artistak, ikusleak ikusiko duen misterio argitzaile bat bezala jokatzen du. Ikusleak/parte-hartzaileak zerbait egingo du, ekintzan konprometituko da.
Dialdia, martxoaren 30ean itxiko da
Psicodrama Oscar Gómez Mata/Compañía L ‘Alakranen proiektu bat da. Harrespila Esperanza Lopezekin elkalanean egin dute Alhondiga/Azkuna Zentroarekin koprodukzioan.
Hazitegia programa Oteiza Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak elkarlanean garatua da, eta InnovaCultural, Nafarroako Kutxa Fundazioa eta La Caixa Fundazioaren laguntza du.