Jarraian elkarrekin egoteko aukera ospatzen dugu, gainjartzen diren geruza arkeologiko gisa, denborak, mugimenduak eta norberaren nahiak mantenduz.
Lurrak ireki nahi ditugu, guztiak, zeharkatu, lurralde komun batean kokatzeko, gure hondakin materialen ondoan.
Gure geruzak kutsatzea bilatzen dugu, bata eta bestea non hasten den zehazten ez duen jolas batean, soberakinak behatzeko eta balizko esentzia bat irudikatzeko.
*Remanesencia hitzak gaztelerazko hitz-joko bati erantzuten dio, “reminiscencia”, “remanentes” eta “escencia” terminoetatik abiatuta, eta aldi berean, lan kolektiboko prozesuaren deribatik dator.
“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.
HABITACIÓN-en BISITA ORDUTEGIA: