Izenburua
Habitación | Konpost-agarriak
Egilea
Adriana Tamargo / Guillermo Escribano | META-kolektiboa
Data
2021/09/03 >> 2021/11/07
Ordua
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara. Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era
Modalitatea
Librea
Norentzat
Publiko osoarentzat

Bizirik dauden hiri-eskulturak, ontto-gizaki lankidetza bat

Nolakoa izango litzateke ekosistemaren zaintzak eta osasuna lehen planoan jarriko lituzkeen espezie anitzeko hirigintza? Zer nolako kolaborazioak imajina ditzakegu gizakien eta beste zomorro batzuen artean? Zer arte mota egingo genuke beste organismo batzuekin batera eta bizi garen ingurunerako? Konpost-agarriakek ekosistemarekin eta ekosistemarako nola lan egin aztertzen du, zabor organikoa bizirik dauden hiri-eskultura bihurtuz. Eskultura hauek iragankorrak, biodegradagarriak eta Uharteko biztanleek (gizakiek zein gizaki ez direnek) elkarlanean ekoiztuak izango dira. Bizirik daudela esaten dugu, organismo eta agente desberdinekin etengabe aldatzen eta eraldatzen ari diren eskulturak izango baitira. Lankidetza honek krisi klimatikoaren aurrean organismo guztien ardura duen komunitate baten aldeko jarrera filosofikoari erantzuten dio, Donna Haraway filosofoak sinpoyesia beharrezkoa dela dioen posizioan inspiratuz.

Natura-kultura dikotomian esku hartu nahi dugu, gizakiak sortutako eta naturak sortutakoaren arteko mugak lausotuz, eta kategorizatzeko zailak diren forma hibridoak “gizakiak egindakoa” edo “naturak egindakoa” bilatuz. Materialen bidez, norentzat sortu diren hausnartu nahi da. Ez dira gizakiek gizakientzat bakarrik egindako eskulturak izango, ekosistema baterako ekosistema batek egindakoak baizik. Horretarako, material nagusia kafetegietatik jasotako kafe-hondarrak izango dira. Material hori interesgarria izango da, ez bakarrik gizakientzat, baita onddo eta landareentzat ere, substratu eta ongarri gisa erabiliz. Lantaldea guk, mizelioak, eta Uharteko pertsonek eta pertsona ez diren izakiek osatuko dute.

 

Konpost-agarriak tailerrak, kafe- eta mizelio-hondarrekin elkarlanean egindako eskulturak
Biomaterialekin eta fabrikazio modularrean hastapen lantegia. Tokiko kafetegietan bildutako kafe-hondarrak material biodegradagarri bihurtzen ikasiko dugu, eta horrekin, elkarlaneko eskultura bat eraikiko dugu. Eskultura hau Uharteko berdegune batean jarriko da eta desagertu arte, ingurunearekin eraldatzen jarraituko du.

  • 1. tailerra, irailak 23, 16:30etik, 19:30era
  • 2. tailerra, irailak 30, 16:30etik, 19:30era
  • 3. tailerra, urriak 7, 16:30etik, 19:30era
  • 4. tailerra, urriak 14, 16:30etik, 19:30era

Gehienez 6 parte-hartzaile tailer bakoitzean.

Izen-ematea coordinacion@centrohuarte.es helbidean

 

ARTISTEKIN TOPAKETA
Urriak 24 igandea, 12:00etan
Adriana Tamargok eta Guillermo Escribanok egiten ari diren lana azalduko dute publiko osoari zuzendutako ekitaldi ireki batean, Uharte Zentrotik abiatuta, Arga ibaiaren inguruan garatuko da ekitaldia.

META-kolektiboa
Adriana Tamargo eta Guillermo Escribano META-Kolektiboko kide dira, Donostiako kolektibo artistiko honek, etorkizuneko eszenatoki posibleak eta errealitate alternatiboak bistaratzen ditue. Guillermok arkitekturan eta ikusizko arteetan duen esperientzia eta Adrianak biodiseinuan duena nahastuz, kosmo-ikuspegi ez-antropozentrikoen eta haiei esker bizi garen beste organismo biziekiko mendekotasuna erakusten duten praktika materialen interesean bat egiten dute. Besteak beste, Disseny Hub Barcelona, Escola Massana, Fabra I coats Barcelona eta gisako lekuetan egon da beraien lana ikusgai. Duela gutxi Fresh A.I.R 2020-2021 egoitzako bekadunak izan dira, Berlingo arte garaikideko Urban Nation museoan.

https://meta-colectivo.com

 

 


“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓN-en BISITA ORDUTEGIA:

Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era