Dokumentatzen denbora bat eman eta Iruñearen lurralde fisikoaren hainbat mapeo egin eta gero, bi abiapuntu ezarri zituzten artistek, monumentu bat eta “historia anonimo” bat. Haientzat, konfrontazio honetan, marruskadurak eta gatazkak sortzen dira, boterearen harrokeria eta “besteen” jazoerak ikusezin bihurtzea, urbanismoan eta espazio publikoan zehaztua. Bi kasuetan, haria, ildo nagusia, heriotza da.
Habitaciónen, ikerketa prozesu honen bigarren fasea garatuko da, bildutako materialaren itzulpena eta eraldaketa, maparen hedapen gisa izendatu litekeena. Mikel eta Maitek, espazio bera okupatzen duten eta elkarbizitzen ez duten errealitate anitzak alderatu nahi dituzte, kronika ofizialeko kontakizunetik ezabatutako gertaerak azaleratuz.
Hiria ideiaren hausnarketa bat da, bizi izanaren eta partaide izatearen ingurukoa, esperientzia espazio leku fisikoei ekin nahi diena.
HABITACIÓN KARTELA Kartografia hedatua. Hiri [des]itxuratua