Izenburua
Habitación: Ahots-konstelazioa
Egilea
Ekhiñe Etxeberria - Olaia Baigorri
Data
2021/04/23 - 2021/06/27
Ordua
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara. Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko guztientzat

“Ama maitea (…) itzul zaitez zure gelara, eta ardura zaitez zure joste-lanetaz oihalean eta ardatzean, eta agindu neskameei lanean gogoz hari daitezen. Hitza gizakiei dagokigu, eta niri, gehienbat etxeko agintea daukadalako “. (Odisea. I. kantua, 325,364)

“Odisea”-ren aipamen hau, emakume bat isiltzeko agintzen duen gizon baten lehen dokumentatua da, eta Ahots-konstelazioaren jatorria den pieza. Proiektuaren helburua historian zehar emakumeen ahots isilarazia ikertzea eta horri buruz hausnartzea da. Baita ahots propioa aldarrikatzeko sortu ziren arte-mugimendu feminista batzuen azterketari ekiteko ere. Ikerketarekin batera, proiektuak elkarrizketa-topaketak sortu nahi ditu

Ikerketarekin paraleloan, Uharteko emakumeekin elkarrizketa topaketak sortu nahi dira, Konstelazioa instalazioari forma eta gorputza emango dioten elkarrizketak. .

“Acción, contradicción, revolución” liburua aipatuz: Ordua da gure xuxurlak batzeko oihu bat bezala entzun daitezen. Kartela PDFan 

ARTISTEKIN TOPAKETA
Ekainak 5, 12:30ean
Ekhiñe Etxeberriak eta Olaia Baigorrik orain arte egin duten lana aurkeztuko dute publiko osoari irekitako ekitaldi batean

 


“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓN-en BISITA ORDUTEGIA:

Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era