Martxoaren 25ean, ostirala, “Habitación: Zazpi” irekiko da, 2021ean Uharte Zentroak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako Arte plastiko eta ikusizko laguntza programaren ekoizpen-modalitatearen onuradun diren proiektuei eskainitako erakusketa. Habitación honetan parte hartzen duten artistak hauek dira: Gabriel Coca, Miren Doiz, Mendia Echeverria, Hedoi Etxarte, Itsaso J. Iribarren, Rafa Munárriz eta David Mutiloa.
Arte Plastiko eta Ikustezkoetarako Laguntzen Programa Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker egten da, programaren helburua ikerketa, arte-lanen ekoizpena, sormen-lana eta Nafarroako artisten hedapena, proiekzioa eta sendotzea sustatzeko, proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean sortzaileei lagunduz.
Arte garaikidearen zabalkunde eta proiekzioan Oteiza Museoarekin izandako lankidetzaren ondorioz, erakusketa bi egoitzetan aurkezten da: Uharte Zentroa eta Oteiza Museoa. Uharte Zentroko bigarren solairuan, Gabriel Coca, Miren Doiz, Mendia Echeverria, Hedoi Etxarte eta Itsaso J. Iribarrenen lanak daude. Oteiza Museoan, berriz, Rafa Munarrizen lana dago patioan ikusgai. Era berean, David Mutiloaren argitalpena bi egoitzetan dago.
Apirilaren 8an, 18:00etan, topaketa bat egingo da erakusgai dauden artistekin eta Maria Mur kritika kulturalarekin.
ARTISTAK ETA OBRAK
Gabriel Coca: “Devenir quietud” artistaren lan amaitu gabearen eta esperimentalaren luzapena izango den pieza multzo gisa aurkezten da. Ziurgabetasuna eta ziurtasuna erlazionatzeko eta hortik ikertzen jarraitzeko espazio bat aurkitzea planteatzen da. Kontua ez da lehendik dagoenaren erreplika bat egitea, baizik eta amaitu gabekoari gorputza ematea eta zentzua duen egiaztatzea. Helburua ikerketa prozesu artistikoan muina balioestea eta honen inguruan hausnartzea da.
Miren Doiz: “Un paisaje personal (y culpable)”. Bizi ditugun uneekin lotura zuzena duten hausnarketa pertsonaletatik abiatuta sortutako proiektua. Artistak instalazio bat egitea proposatzen du, gauzetatik abiatuta, gehienak pertsonalak eta aurkitutako batzuk, orain guztiz osagarri ikusten direnak, baina artistaren eskuetan egon direnak eta urteetan pilatu dituenak. Formalki naturala eta materialki artifiziala den ingurune moduko bat, artistaren alferrikako gauzek osatua, bere ondare kontsumista.
Mendia Echeverria: “Memoria, Resiliencia y Sostenibilidad: Delta del Ebro” Ebro ibaiaren bokalean dago Ebro ibaiaren delta, Tarragonako probintzian, Katalunian, Ebro Beherea eta Montsiá eskualdeen artean. 1983ko abuztuan parke natural izendatu zuten, eta 1986an handitu. Gloria denboralearen ondoren areagotu egin dira Deltaren berezko etorkizuneko egokitzapen azkarrak, proiektu honek egun egoerari buruzko errealitate bat erakutsi nahi du.
Argazkiaren bidez egindako ikerketa honetan, une honetan espazio hori nola dagoen erakusten duen fitxategi bat sortu da.
Hedoi Etxarte: “Sortaldekoak”. Egileak 2021eko irailean argitaratuko duen hirugarren olerki liburuan oinarrituz, lau haurtzaro landuko ditu: Pilar Berezibarrena, amatxirena, Aitor Etxarte hil berri den aitarena, egilearena eta alabarena. Liburuko hiru olerkitatik abiatuta, egileak, hiru soinu sorkuntza landuko ditu (abestitik soinu paisaiara doan eremuan): memoriaren, anekdotaren eta historiaren irakurketa kritikoaren artean. Hiru pieza horiek, gero, ikus-entzunezko bilakatuko ditu (narratibatik esperimentaziora).
Itsaso J. Iribarren: “Cartillas escolares” sorkuntza artistikoko proiektu bat da, eta eskolaren kultura materialaren zentzumenak aztertu nahi ditu, XX. mendearen lehen erdian Espainian irakurketa-idazketa ikasteko diseinatutako eskola-kartillak berrikusiz. Helburua da 40 eskola-kartilla sortzea, risografian eta xilografian inprimatuta, hezkuntza-premia garaikideei egokitutako kontakizunekin, eta materialari dagokionez, eskola-eskuliburu historikoekin.
Rafa Munárriz: “Aproximación a una realidad estática”. Normaltasun berrira egokitzeko prozesuaren ulermen espaziala, gizarte-bizitzaren garapenean gertatutako intromisioa eta etxeko espazioak gizarte-errutinan espazio publikoari nola irabazi dion aztertuz. Horretarako, espazio intimoa edo etxekoa elementu hertsatzaile gisa onartzean oinarritutako azterlan eskultoriko bat proposatzen du.
David Mutiloa: “Love letters” David Mutiloak egindako argitalpenaren izenburua da, eta bere azken poemen sorta biltzen du. “I Do Think I’m Quite Fuckable”, “Bored. Lonely. And Horny As Hell!”, “New Message from Alexa”, “Always Wanted to Be Fucked on the Kitchen Table” edo “Total Discretion: Perfect Dating” dira bere 1280 orrialdeetan aurkitzen ditugun poemen izenburuetako batzuk. Artistak berak idatzi, diseinatu eta argitaratu duen argitalpena ez dago salgai; ale guztiak doan banatu dira ustezko maitasun-keinu gisa.
“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.
HABITACIÓN-en BISITA ORDUTEGIA: