HABITACIÓN: ZORTZI ETA BEDERATZI ARTEAN
Ekainak 26 – abuztuak 30
Patxi Araujo, Katixa Goldarazena, Itsaso Iribarren, Jaione Mitxelena & Naia Mira, Elvira Palazuelos, Maite Redondo, Raúl Ursua eta Alfredo Zubiaur.
“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. Praktika artistiko garaikideen kontzeptuen, ideien, metodologien, estrategien eta ezagutzen zeharkakotasuna azpimarratzen duen programa da “Habitación”, hartara, egiteko eta erakusteko moduak birplanteatzen dituzten azaldutako proposamenek zein irismen duten miatu ahal izateko, erakusketaren beraren kontzeptuak.
“Habitación” guneko proiektu bakoitzean, gutxienez, bi artista gonbidatzen dira, elkarlanean aritzeko ikerketa batean eta beren lana erakusteko prozesu moduan. Hau da, gunean bizi daitezke beren “egonaldiari” dagokion epean, eta hori asteburu oro irekitzen da herritarrentzat. Horrenbestez, tailerra eta erakusketa nahasten den tokia da, artista beren lana gauzatzera bultzatzen duten eztandak, interesak edo bulkadak nondik datozen ezagutzeko aukera ematen diena ikus-entzuleei. Azken helburua da arte garaikidearen eta herritarren arteko hurbiltzea sortzea.
“Habitación” proiektua zazpi astean behin berritzen da, doako jarduera irekia da eta ordutegi honetan bisitatu daiteke:
Ostiraletan: 17:00-20:00
Larunbat eta igandeetan: 11:00-14:30
Ekainak 26 – abuztuak 30
Patxi Araujo, Katixa Goldarazena, Itsaso Iribarren, Jaione Mitxelena & Naia Mira, Elvira Palazuelos, Maite Redondo, Raúl Ursua eta Alfredo Zubiaur.
Urtarrilaren 24an, Txaro Fontalbak eta Taxio Ardanazek ikerketa artistikoari ekin zioten Uharte Zentroko “Habitación” espazioan. Otsailaren 21 ostiralean, 18:30ean, orain arte egindako prozesua aurkeztuko dute. Nola jarri dira makinistak makinen mesedera? Zer kontraesan eta lotura sortzen ditugu makinekin? Nola kolonizatu dute irudimena? “Las maquinistas” martxoaren 15era arte egongo da ikusgai.
XehetasunakUrtarrilak 17, 18:30.
Aniana Escosura / Daniela Echagüe
Artistek ikerketa artistikorako espazioan egin duten egonaldiaren garapena ikusteko ekitaldia.
Azaroak 15 – urtarrilak 19
ANIANA ESCOSURA / DANIELA ECHAGUE
Aurkezpen publikoa abenduak 20 ostirala, 18:30ean. Denbora azkarrak eta informazio-hipersaturatuak bizi ditugu, eta, batzuetan, arreta jartzea zaila izaten da…
LORENZO ROCHA (OUT) + OREKARI ESTUDIO + SALOMÉ WACKERNAGEL
Irailak 6 – azaroak 11
Bertan bilduko diren arkitektoek bakoitzaren Habitación egiteko, lekuko artisten sorkuntza eta ikerketa espazioak plano, objektu eta argazki bidez (bir)sortuz egingo dute.
Maiatzak 10 – ekainak 30
BLANCA ORTIGA / MIGUEL ALEJOS.
Materialarekiko distantzia apurtu nahian dauden bi ikerketa-prozesu dakartzate artistek. Gorputz gisa atendituz, aukera gisa eta entzuteko beharrezko baldintzak jarriz.
Martxoak 15 – Maiatzak 5
AMAIA GRACIA / ANDREA GANUZA / DAVID MUTILOA / ESTITXU ARROYO / MARISA MANTXOLA / TXUSPO POYO / XABIER ERKIZIA
Habitación: Zazpi-Siete, 2018an Nafarroako Gobernuak eta Uharte Zentroak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako laguntzak jaso zituzten proiektu hautatuei zuzendua dago.
Urtarrilak 25 – Martxoak 10
IRATI INORIZA / NATACHA SANSOZ
Gorpuztasun garaikidearen inguruko Habitación berri bat.
TERESA SABATÉ / VIRGINIA SANTOS ITOIZ
Abenduak 6 – urtarrilak 20
“Habitación” guneko proiektuetara artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat. Oriangoan pauso bat, bi pauso, oinez, burdin hesi bat, aloe eta kalanchoe, harri bat, paperontzi bat eta kartoi zati bat, beste pauso bat, farola bat, txakur handi bat, hiru emakume, kartel bat…
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
More information about our Cookie Policy