2016-17 ikasturtean zehar, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasgela bakoitzak arte-ikerketako prozesu batean parte hartu du, eskolako jostalekuan egunero egiten dituzten erabileren eta ikaskuntzen inguruan.
Proiektu artistiko hau bost lan saiotan garatu da, eta guztiak ere ikerketa-prozesu baten gisara diseinatu dira, parametro garaikideekin bat; prozesu horren bidez, errealitaterik hurbilena ulertu nahi dugu eta, era berean, hartan eragin, estrategia bisualak eta plastikoak erabilita. Prozesu horretan fanzine txiki bat sortu dugu emaitza jakin batzuen berri emateko, eta hori baliagarria da espazio komun horri buruzko ikerketari segida emateko. Gainera, hezkuntza komunitateak lagunduta, gogoeta horrek eraldaketa ekar dezake bai espazio horretara bai bertako erabileretara.
Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan aritutako irakasleei eta 4 ikasgela horietako ikasleei, prozesua era irekian eta eraginkorrean bizitzeagatik eta parte hartzeagatik.