BASURDE RESANO
Argazki-muntaketa deritzon teknikak ederki erakutsi du oso ongi egokitzen dela hainbat estilotara. Izan ere, hala dadaismoak, surrealismoak eta kontruktibismoak nola, geroago, pop arteak argazki-muntaketa oparotasunez erabili zuten, bakoitzak bere arlora eramanda. Baina, haren moldagarritasuna gorabehera, ez da arte-teknika hutsa. Hau da, argazki-muntaketa ez da neutroa akuarela, serigrafia edota harria lantzea bezala. Langai erabiltzen duen lehengaiaren eraginez, berezko joera dauka umorerantz, zorirantz eta karikaturarantz (haren guraso dadaistek bezala), eta gaur egun oso sustraitua dago. Ezaugarri horien ondorioz, argazki-muntaketa teknikarik egokienetakoa da gizarte eta politika arloko kritika egiteko. Izan ere, helburu horrekin asmatu ez bazen ere, xede horrekin erabili da hasieratik beretik, eta zalantzarik gabe, ez dira motiboak falta hori egiten jarraitzeko.
Koldo Agarraberes Arte Kritikoari buruzko Lehiaketarekin elkarlanean.
IZEN-EMATEA
Izena emateko kuota: 5 €
Tailerrean parte hartzeko, e-posta bat bidali behar da actividades@centrohuarte helbidera, maiatzaren 25era arte, izen-abizenak, telefonoa eta harremanetarako e-posta adierazita.
Parte-hartzaileak, izena ematearen hurrenkerarekin bat aukeratuko ditugu. Postari erantzuteko mezuan, banku-kontua bidaliko dugu ordainketa egiteko.
BASURDE RESANORI BURUZ
Arte Ederretan lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean. 1999tik hona, collagean eta argazki-muntaketan aritzeaz gain, arteen irakaskuntzan dihardu, J. Resano tailer-eskolan, batez ere. Koldo Agarraberes arte kritikoari buruzko Lehiaketaren I. edizioa irabazi zuen.