Kontxesi Vicentek emango du hurrengo lantegi teknikoa. Material solidoak eta likidoak, ikuspegi garaikide batekin, beste euskarri batzuetan txertatzea proposatzen digu grabatu kalkografiko tradizionalaren alderantzizko erliebea duten matrizeak sortzeko.
Estanpaziorako bi prentsa mota erabiliko dira: torkulua eta prentsa bertikala; eta ukimen-itxura duten irudiak sortuko dira, hizkuntza grafiko pertsonala teknika gehigarri ez-toxikoekin aberasteko asmoz.
NORI ZUZENDUA
Artistak, ikasleak, sortzaileak edo gaian interesa duen edozein pertsona.
DATAK ETA ORDUTEGIAK
2023ko apirilaren 17tik 20ra
15:30 – 19:30
IZENA EMATEA
Webguneko formularioa betez
Izena emateko kuota: 25 €
OHARRA: Parte-hartzaileeI testurak dituzten materiala, gehienez 0,3 cm-ko lodierakoak (oihalak, sokak) ekartzea gomendatzen zaie.
KONTXESI VICENTEKontxesi Vicente Isiegas (Iruñea). Arte Ederretan lizentziatua UPV/EHUn, Teknika Grafikoen espezialitatean. Grabatuko irakasle teknikoa Iruñeko EASDn. Grabatu ez-toxikoan espezializatua, Eva Figuerasekin Fuendetodosen (Zaragoza) egina. Talde-erakusketak egin ditu Bagesen (Frantzia), Wingfield Barnsen (Erresuma Batua), Bartzelonan, Madrilen, Santanderren, Santillana del Marren, Eibarren, Donostian, Tenerifen, Errioxan, Hong Kongen, Riversiden (Kalifornia) eta Buenos Airesen (Argentina). Sormen- eta erakusketa-proiektu kolektiboetan parte hartzen du. Komisariotza lanak: Liburu libreak-Libros Libres-Liburu libreak (2019 eta 2022 urteen arteko ibiltaria); Atrapa2 Hiri Artearen Jaialdia (Antartika Kultur Kontaineren 2021); KALE Jaialdia (Geltoki, 2019). Hizlaria PechARKucha 15 EHAEOn badian (2015). 1997ko Sorkuntzarako Laguntzak, 2000ko Ikerketa Artistikoa, Leonardo Da Vinci Florentzian 2002an eta Nazioarteko Mugikortasuna CArtes baterako hautatua Sao Vicenteko (Cabo Verde) Arte Eskoletako irakasleentzat 2023an.