Uharte Zentroak ikerketa artistikorako egoitza bat eskaintzen du hiru astetik lau astera, Cuarto Pexigorekin (Santiago, Galizia-Galiza) elkarlanean, Nafarroan jaio edo bizi den artista batentzat.
Cuarto Pexigorekin elkarlanean egindako egoitzaren hirugarren edizioa elikadura-subiranotasunaren inguruko ikerketa batean zentratuta dago, eta Santiagoko azokaren bihotzean kokatutako Cuarto Pexigoren ezaugarri definitzaileak zabaltzea du helburu. Daukan kokapenari eta tokiko testuinguruarekiko hurbiltasunari esker, hurbiltasuneko produktua, nekazaritzako elikagaien iraunkortasuna, belaunaldien arteko erreleboa eta elikagaien industria bezalako kontzeptuak egoitzan berpiztu daitezen eta prozesu artistikoan eta ikerketan lagungarri izan daitezen ahalbidetzen du. Horrela, kultura, politika, ekologia, ekonomia eta hirigintza gure egunerokotasunean kontsumitzen dugun horretan nahasten dira.
CUARTO PEXIGOREN INGURUAN
Cuarto Pexigo Santiagoko Azokan kokatutako denda eta erakusketa-espazioak eta Belviseko parkean, azokatik hiru minutura dagoen ikerketa-gune batek (estudioa/apartamentua) osatzen dute.
Estudioa/apartamentua espazioan bizi eta lan egin ahal izateko ekipatuta dago, Interneteko konexioa ere badu. Mantenua ere sartzen da, eta horrez gain, jatetxeetan afaltzeko edo bazkaltzeko gonbidapenak, honek, Galizako tradizioa, hiria eta bertako bizitza kulturala ezagutzeko aukera ematen du.
NORI ZUZENDUA DAGO
Deialdiaren xedean oinarritutako ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein eremutako artistei.
Egoitza hau Nafarroari lotutako pertsona bakar batentzat da.
ZER ESKAINTZEN DA
1.200 € (zergak eta atxikipenak barne), ordainsari gisa. Erdia egoitzaren hasieran emango da, eta beste erdia memoria ekonomikoa aurkeztutakoan.
Nafarroatik Santiagorako joan etorria.
Lanerako eta ostaturako espazioa Cuarto Pexigon.
Proiektua garatzean Cuarto Pexigoko taldearen laguntza.
DATAK
Deialdiaren itxiera: 2023ko apirilaren 28an.
Hautaketa deialdia itxi eta gehienez ere hilabeteko epean jakinaraziko da.
Bizilekuaren iraupena: hiru edo lau asteko aldi jarraitua ekainean edo 2023ko iraila eta azaroa bitartean.
Memoriaren aurkezpena: 2023ko azaroaren 30a.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko Uharte Zentroko webguneko formulario hau bete beharko da: https://www.centrohuarte.es/residencia-cuarto-pexigo-egoitza
Bertan PDF (izena_abizena.pdf – gehienez ere 5mb) dokumentu bakarrean zera gehitu beharko da:
Proiektuaren laburpena edo hasierako ideia (500 hitz gehienez).
Egoitzan garatuko den proposamena eta lekuko testuinguruarekin duen harremana (gehienez 2 orrialde).
Aurretik eginiko lan artistikoen adibideak proiektua ulertzen lagunduko dutenak (bideoak badira loturak jarri)(gehienez 10 orrialde).
Eskatzaileren biografia edo curriculuma.
Oinarriak osorik hemen
Bases cuarto pexigo oinarriak 2023