UHARTEAN
#gorputzafectos13 Podcasta
Marta Echaves ikertzailea, idazlea da eta Caja Negra argitaletxeko eta jardueren koordinatzailea. Bere proiektuen artean honako hauek nabarmentzen dira: La contrarrevolución de los caballos (2017), heroinaren epidemiari eta GIB/HIESari buruzko ikerketa eta Espainiako Estatuan neoliberalismoak duen lurreratzea. Confiad en la piedad química (2019), lan-indarra/botikak eta drogak binomioari buruzko saiakuntza bat, gazteen gizartegorputzean, 1980ko hamarkadatik gaur egun arte. Ese zumbido azul (2020), doluaren erritualitate eta politikei buruzko programa publikoa, eta De las Acechanzas (2021), gure lurraldeko errepresioaren historia memoria paranormalaren politikaren esparrutik planteatzeko saioa.
Podcast honetan, Martak, besteak beste, bere azken proiektuaz hitz egiten digu: Tres veces dije fuego, indarkeriaren inguruko narratiba berriak sortu ditu bere burua immolatzen duten gorputzei buruzko triptiko bat garatuz. Era berean, egungo komisario-figurari buruz dituen zalantzetara hurbildu gaitu eta idazketara, bere praktika nagusira, nola hurbiltzen den kontatzen digu. Irudi eta adierazpen pilaketa batetik, bere idazketa moduak planteatzen duen botere performatikoa erakutsiz.
Kredituak:
+ Iñigo Telletxearen grabazioa.
+ Marta Echavesen ‘De rumores y amores’ testua, ‘Quema de Archivo: historias, imágenes y documentos en una biblioteca seropositiva’ komisariotza eta argitaletxea proiektutik abiatzen da.
+ Ahotsak (Paula Vilageliu eta Luca Rullo)