UHARTEAN
#gorputzafectos10 Podcasta
Marc Badal eta Anne Ibañez osatzen duten Kanpoko bulegoa landa-kulturaren eta lurraldearen inguruan aplikatutako pentsamenduaren artisau lantegia da. Haien kultur ekoizpena oso lotuta dago baserrian egiten duten eguneroko jarduerarekin. Lanaren abiapuntua idazketa, diseinua, hausnarketa kolektiboko prozesuak eta lurralde dinamizazioa dira.
Anne Ibañez Guridik Donostiako Laia atelierrean hasi zuen bere ibilbide profesionala. Arte garaikidea eta landatartasuna lotzen dituzten hainbat proiektu eta lantaldetan parte hartu du. Gaur egun, landa-paisaien inguruko zaharberritze lanetan aritzen da. Bestetik, Marc Badal Pijoan ikertzaile eta dinamizatzaile agroekologikoa da. Nekazal kulturarekin, landa historiarekin, elikadura sistemarekin eta nekazaritza eta industria ereduarekin lotutako liburu eta artikulu batzuk argitaratu ditu.
Honako hauek dira Kanpoko bulegoak egindako proiektuak:
– Mundo clausurado, argitalpena, autoedizioa (2016).
– Endemis(t)moak, la frontera como hábitat (2017-2018). Baserriko Arte Sarearentzako proiektua. (Baxe Nafarroa).
– Las condiciones del desarraigo. Ensayos a partir de Vicente Ameztoy (2018-2019). Komisario Berriak programaren proiektua (Artium – Azkuna zentroa – Tabakalera).
– Heterotopias, lo agrario y lo rural como alteridad cultural (2020). Huarte Zentroko ikastaroa, Zero Azpitik programaren barruan.
– Claustrofilia. Uholdeak Programaren erakusketa eta programa publikoa 2020 (Huarte Zentroan).
– Landarte programaren koordinazioa eta bitartekaritza 2020 (Nafarroako Gobernua).
Podcast honetan, KANPOKO BULEGOAk landa eremua eta lurraldearen inguruko erronka ezberdinak planteatzen dizkigu, gogoetara eta beste toki batetik begiratzeko animatuz. Besteak beste, landa eremuan emandako esku hartze artistikoen inguruan dihardute, eta masterreko parte hartzea nola uztartzen duten azaltzen digute. Gainera, egungo landa-munduaren irudikapenak desmuntatzea beharrezko eginkizuna dela aitortzen dute. Laburbilduz, pentsamendu kritikoa, kolektiboa eta kokatua aldarrikatzen dute egungo landa eremuko kultura garaikidea ulertzeko erronka gisa.
Kredituak:
+ En Común. La agrariedad. Conferencia de Perejaume. – https://www.cccb.org/es/multimedia/videos/en-comun-la-agrariedad/211162
+ Public Art (Now): Claire Doherty talks to Amy Franceschini (Futurefarmers). – https://www.youtube.com/watch?v=woA4-qpn3R0
+ Sherkin Island Lecture. Lucy Lippard “Ground Level”. 2002 – https://www.youtube.com/watch?v=OvCDShVla1U&t=768s
+Trainspotting, 1996 pelikulako ahotsak – https://www.youtube.com/watch?v=xCtPBFHKSNg