Gorputz Laborategia 58 m2-ko gela bat da, eta gorputzarekin lotutako praktikak egiteko erabiltzen da. Kirol-zoru biniliko batez hornituta dago (6,5 mm), eta horrek babesa ematen die erabiltzaileei. Gainera, aldagela bat dago armairuekin.

Laborategi hau ikus-entzunezko baliabideekin erlazionatzen da bere baliabideen bitartez. Zuzeneko komunikazioa du AudioLAB-arekin, bai bisualki, bai bere tresnen bidez, arte-diziplina desberdinetako espazioen eta profesionalen artean konplizitateak ezartzeko asmoz.

 

Gorputz Laborategian erabilgarri dauden errekurtsoak hurrengoak dira:

  • Soundcraft EPM 8 Nahasleta mahai analogikoa
  • 4 Mackie Thump bozgorailu
  • Panasonic PT-VZ570 proiektorea
  • AudioLAB-eko errekurtsoak

 

Gorputz Laborategia nola erabili jakiteko bisitatu EGONALDIAK edo ikus PDFa