Epea
Martxoak 27-maiatzak 10
Norentzat
18 eta 35 tarteko adina eta Nafarroan jaio edo bizi direnentzako. Bakarrik edo kolektibo moduan aurkeztu daitezke egoitzara.

 

Nafarroako Gaztedia eta Kirolaren Institutuak, Kultura Zuzendaritza Orokorra eta Osasun departamenduarekin elkarlanean, artista gazteekin gauzatzeko proiektu baterako deialdia egin du. Lehen helburua, ospitaleratuak dauden pertsonen ongizatea hobetzea da. Era berean, proposamenen bidez, ospitaleetan espazio bat sortu nahi da, berau elkarbanatzen duten pertsonentzat: profesionalentzat, gaixoentzat, senitartekoentzat, lagunentzat… onuragarria izan dadin.

Proiektu artistikoak ospitaleetako emozioak kudeatzera bideratuak egon behar dute, patologiek eta sintomek sortzen dituzten gatazken konponbidea erraztuz. Karga emozional handia duten ospitaleko egoerei aurre egiteko orientatuak egon behar dira: gaixotasunak, heriotzak, istripuak, jaiotzak, etab.

Proiektua Iruñeko Ospitale Gunean garatu behar da eta baldintza eta testuinguru honetara egokitua egon behar du.

Uharte Zentroak, Josep María Martínekin batera prozesuaren jarraipen lagundu bat eginen du: aholku teknikoa, kontzeptuala eta artistikoa eskainiz, modu honetan, behar izatekotan, artistei ikerketa prozesuaren hasierako planteamendua garatzen lagundu nahi die. Ospitalearekin etengabeko harremana izatea aurreikusten da, lekuaren ezaugarriak ezagutzeko eta bertako pertsonekin harremanetan egoteko.