Izenburua
Flower Power: Pedagogia feminista, queer eta pragmatikoen aldaxkak
Irakaslea
Lander Calvelhe
Data
2019ko urtarrilak 21, 23 eta 25 eta otsailak 1
Sarrera
ILZtan izena emanda
Epea
Urtarrilak 15
Norentzat
Irakasleei edo intersa duen edonori zuzendua

Loreak nonahi daude. Eskoletan eta ospitaleetan, hiletetan eta jaiotzetan. Herriak darabiltzan esaera zaharretan eta irakaskuntza budistetan. Askapenerako mugimendu sozialetan eta katedraletan. Loreak lausendatzeko balio dute, baina laidogarriak ere izan daitezke. Apaingarriak dira, batzuk opiazeoak, beste batzuk elikagarriak, eta den-denek, salbuespenik gabe, fruitua eman dezakete.

Ikastaro honek aberastasun eta eklektizismo hori jaso nahi du, hezkuntzako edozein esparrutan ari garenon loraldia (banakakoa nahiz taldekakoa) laguntzeko. Belar txarrak kendu, lurra landu, ongarritu eta erein eginen dugu, naturari bere lana egiten laguntzeko.

Hezkuntza alorrean zer egiten dugun, nola, zertarako eta nondik egiten dugunaren kontzientzia hartzeko beharra gero eta handiagoa da bizi garen gizartean.

Ikastaroak kontzientzia hori hartzen lagunduko diguten gai teorikoak eta praktikoak lantzeko espazio bat eskaintzen du, alderdi orokorrei zein partikularrei so eginez, denak baitira garrantzitsuak.

Ikuspegi feministek, queerek eta pragmatistek erronka zahar zein berriak ikuspegi ezberdinetatik begiratzea ahalbidetzen dute, bai eta balio eta bizikidetza printzipioetan aberatsak diren hezkuntza ekintza sortzaileak eta ludikoak sustatzea ere.

Metodologia:

Ikastaroak izaera teoriko-praktikoa izango du eta hainbat emakumek utzitako ondarea izango du abiapuntu (filosofoak, artistak, maistrak, poetak, etab.). Ondare hori lorea gisa hartuko dugu, irakaskuntza praktikan lagungarri egin dakigukeen opari gisa.

Proposatutako helburuekin bat etorriz, ikastaroaren metodologia anitza izango da: gai historikoen eta gogoetatsuen aurkezpena egingo da irakurketa labur eta powerpointen bidez; sorkuntza jarduera ludikoak taldeka egingo dira, norberaren irakaste praktikaren azterketarako banakako lana txandakatuz, beti ere komunena jartzearen eta elkarrizketaren aldeko apustua eginez.

Eklektizismo hau beti taldearen alde eta bere ezaugarrien alde jarriko da, parte hartzaileen espazioa eta denborak errespetatuz, eta bakoitzaren gaitasunak nabarmenduz.

Lekua: Arte Garaikideko Huarte Zentroa

Datak: urtarrilaren 21, 23 eta 25ean eta otsailaren 1ean.

Ordutegia: 17: 00etatik 20: 00etara.

Iraupena: 12 ordu ziurtatuko dira.

Hizkuntza: gaztelania

Plaza kopurua: 25, gutxienez 15 parte-hartzaile behar dira.

 

Izen emateak

Ikastaro honetan, irakasleek izena emateko lehentasuna izango dute eta ILZren izen-emateen orrialdetik egin beharko dute. Ikastaroan interesa duten baina irakasle ez diren pertsonek e-posta bat idatzi beharko dute hezkuntza@centrohuarte.es helbidera, kasu honetan lantegiaren prezioa 15 eurokoa da.

 

Lander Calvelheren inguruan

Lander Calvelhe (Iruñea, 1984) Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta bertan ikasi zuen Ikusizko Arteak eta Hezkuntza: ikuspegi eraikitzailea masterra. Garai hartan, Aida Sanchez de Serdio, Carla Padró, Fernando Hernández, Amaia Urzain eta Imanol Aguirre bezalako hezitzaileekin ezagutu eta partekatu zuen. Azken honekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egin du, besteak,beste, Adolescentes gays y cultura visual: Experiencias, usos y contextos. Implicaciones educativas Gerard Coll-Planasekin batera zuzendua. Gaur egun, 3 eta 9 urte bitarteko haurrekin hezkuntza ez-formaleko eremuan lan egiten du, baita haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako irakasleen unibertsitate-prestakuntzan ere.