Izenburua
2022ko Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntza Programaren erakusketa
Egilea
Txaro Fontalba, Fermín Jiménez Landa, María Jiménez Moreno, Amaya Suberviola, Amaia Molinet, Marcos N. Sayas eta Laida Aldaz
Data
2023ko abuztuaren 25etik irailaren 24ra

2023ko abuztuaren 25etik irailaren 24ra bitartean, Uharte Arte Garaikideko Zentroak eta Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak ekoizpen-modalitatean 2022ko Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programaren onuradunek garatutako proiektuak hartuko ditu Baluartek.

Beren lanak Txaro Fontalbak, Fermín Jiménez Landak, María Jiménez Morenok, Amaya Suberviolak, Amaia Molinetek, Marcos N. Sayasek eta Laida Aldazek erakusten dituzte. Artista bakoitzak aukeratu du 2022an bere proiektua gauzatzeko egindako prozesua erakusteko modua. Horregatik hurbiltzen dira artelanetara, garapen artistiko, esperimentazio edo ikerketa zabalago baten testuinguruan.

Programa

– Inaugurazioa. Abuztuaren 25ean, ostirala, 19:00etan.

– Elkarrizketak artistekin. Irailaren 7an (osteguna) eta 14an (osteguna), 19:00etan.

– Erakusketan zehar, Huarte zentroko hezkuntza-taldeak dinamizatutako hainbat talde bisitatuko dira.

Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era.

Erakusketarekin batera, Celia Martín Larumbe eta Greta Alfarorekin batera Laguntzak eman zituen epaimahaiko kide izan zen Juan Zapaterren testu bat jasotzen duen argitalpen hau aurkeztu da.

 

TXARO FONTALBA: CLITORIA

1988. urtean UPV/EHU-n lizentziatu egin zen, eskulturaren espezialitatean. Ostean, Londresen eskulturako graduondo bat burutu zuen eta Artelekun hainbat tailerretan parte hartu zuen. Bere praktika eskultura, objektualitate eta marrazkiaren esparruan garatzen da, objet trouvé-a bere obraren zati garrantzitsu bat bihurtuz. Emakumearen subjektibitatea eta genero auziek zeharka gurutzatzen dute artistaren lana maitasunaren iruditeria, hezkuntza sentimentala, emakumearen plazer edo amatasunarekin harremanatutako irudien bitartez, emakumearen inguruan garatutako topiko eta arketipoak bertan behera utziz eta rol sexual eta sozialak zalantzan jarriz. 

«Clitoria» emakumearen plazera sinbolizatzen duen proiektu esperimental bat da, historikoki ezkutatua izan dena, sinbolikoki ezabatua eta zenbait lekutan fisikoki moztua. “Hysterical Playground” aurkezten du Fontalbak kulunkaren inguruan, umetoki eta ugalketaren ekonomiaren kontrajarreran eraginez, gorputza plazeraren leku gisa ulertzearen aurrean. Eta “Al aire de su vuelo” plazer klitorikoarekin harremana islatuz, Ama Birjiniaren igoera edo igokundearen irudiaren bitartez politika sexualaren bermatze bezala, emakume klitorikoaren irudi moduan, monoteismo eta bagina-kanonarengandik urrun.

 

FERMÍN JIMÉNEZ LANDA: DULCE TRAGO AGRIDULCE

Manifiesta 11 bienalean, MAZ de Zapopan, Artium, Musac eta Oteiza museoetan, Künstlerhaus Bethanien, Botin Zentroan, Piztutako Etxean eta Moises Pérez de Albéniz, Travesía Cuatro, Nogueras Blanchard eta Ángels Barcelona galerietan burutu ditu erakusketak. Bestalde, Consonni, La Hayako 1646 eta Helsinkiko HIAP-ekin egin du lan.

Dulce trago agridulce prozesu eta emaitza da. Politiko, kargu publiko eta eragina duten pertsonen bilaketa da, hauei goiko hortzeriaren inpresio bat burutzeko eta metalezko hainbat kopia egiteko. Ondorioa ikusleek euren buruari boterearen haginkada bat eragin diezaioketela izango da. Obrak arte eta hierarkia, diplomazia ugari, elkarrizketa eta umorearen arteko negoziazio nahiko zitala eskatzen du. Agian momentu nuklearra segundu batzuetan zehar ematen da: proiektuaren eskultura nagusia gorputzean burututako arrasto iragankorra da.

 

MARÍA JIMÉNEZ MORENO: DEBAJO DE MI ALMOHADA VIVIRÁN TODAS MIS COSAS  

UPV/EHU-n Arte Ederretan lizentziaduna, diziplina eta tailer ezberdinetan hezi egin da. Hainbat diru-laguntza, sari eta egoitza eskuratu egin ditu bere bizitzan zehar. Erakusketa ugaritan parte hartu du artistak, talde edo bakarkakoak, Gogoetak Nafarroako Museoko Kaperan azpimarratuz. Oihalgintza lantzen du emakumearekin harremana duen ekintza tradizionalaren aldarrikapen gisa.

Proiektu honen jatorria “lo consultaré con la almohada” esapidearekin jaiotzen da, bertatik burko (kuxin edo antzekoa) objektua elementu sinboliko eta abiapuntu hartzen duelarik. Egunerokoarekin harremana duten eta lasaitasun momentuan hazten diren hainbat auzien inguruan hausnartzen da artista, amets, fantasia, espiritualtasuna, denboraren igarotzearekin, gabezia, maitasuna, enpatia, oparotasuna, migrazioa, beldurra, ingurumena, eguneroko ekintzak, oporrak, estresa edo familia bezalakoak. Sormen prozesua oihal-estanpazioan, brodatu eta joskintzan oinarritzen da. Amaierako emaitza 16 pieza eskulturikok osatzen du, hauek etxeko altzarikin harreman hertsia agertuz. Obra bakoitzak leku, egonaldi edo emozio bat gogora ekartzen digu, landutako kontzeptuei lotuta noski.

 

AMAYA SUBERVIOLA: TRADUCCIÓN DE PANTALLA

Mendabian jaio zen 1993. urtean, Arte Ederrak ikasi zituen UPV/EHU-n, bertan Pintura graduondo bat burutu zuelarik. Banakako hainbat erakusketa egin ditu, horien artean Lumbreras (Bilbo) edo Di Gallery (Sevilla) galerietan. Bestalde, Vegap Proposamenak edo BMW Pintura Saria irabazi egin ditu, baita Mario Antolín diru-laguntza ere.

Diptiko hau ordenagailu bateko mahaigainean gainjartzen diren leihoetako irudien antolaketa logika antzekoarekin sortzen da. Mihisea heldu egiten da pinturara itzulitako geruza eta zatiek elkarrizketan jarduten duten neurrian. Emaitza bi agertoki izango dira, non egileak ezkutatu eta erakusten duen aurreko mihisearen egoerakiko behatxulo gisa aritu diren espazioak. A. Suberviolaren lana pintura ikuspuntu garaikide batetik ekitearen helburuan jaiotzen da. Horretarako artistak irudi eta edukiontzien ezaugarri bereizietan gelditzen da, pinturara itzulpen bat proposatuz. Itzulpen edo interpretazioaren kontzeptuaren garrantzia azpimarratzen du, ia bere garaiarekin konpromezua erakusteko modu bat bezala ulertuz eta pinturaren balioa agerian utziz, ez bakarrik teknika moduan baizik eta lengoai gisa ere.

 

AMAIA MOLINET: LA IDEOLOGÍA DEL AMOR

Lodosan (Nafarroa) jaioa 1988. urtean egun Bilbo eta Cluj-Napoca (Errumanian) bizi eta lan egiten du. Arte Ikerketan doktoregaia UPV/EHU-n “Fotografía y Territorio. Múltiples Acontecimientos Atravesados por el Amor” tesi proiektuarekin. Bere ekimen artistikoa hedatutako argazki bat ardatz izanik burutzen du, lurralde eta identitatearen arteko harremana ikertuz, eta baita paisaiaren elementuen balio sinbolikoa goraipatuz ere. Solomon R. Guggenheim Museum New York, INJUVE Espainiako Kultura Ministeritza, Eremuak, Eusko Jaurlaritza, C arte C Madrid, Uharte Zentroa eta Nafarroako Kultura saila edo BilbaoArte Fundazioak eskeinitako diru-laguntza eta sariak jaso ditu. Zehazki, site-specific lanak eraman ditu aurrera, erakusketa indibidual edo kolektiboak izanik. Bestalde, egonaldi artistikoak ere disfrutatu ditu Mendebaldeko Saharan, Islandia, Argentina, Txile, Austria, Errumania, Eslovakia, Estatu Batuetan, Frantzia eta Espainian bertan.

Spomenik-en kasuan, monumentu hauek estetikaren ildotik oroitzapen funtzioa izanik, ez dute bakarrik garaiko gobernu formari erreferentzia egiten, baizik eta lurralde oso konplexuetan ematen den amankomuneko identitate bat batzeko ahalmena dutela. Nire interesa gure kontinenteko puntu ezberdinetan eman diren esku-hartze hauetan ardazten dut. Zementu eta hormigoiezko eraikinak dira, gizonek zuzendu eta sortutakoak. Bere erakusketa-presentzia ere, generoa izango balu, maskulino bezala ulertzen dela esango genuke. Memoria historikoari lotutako auziek sortutako interesa dela medio, eta ikuspuntu ekofeminista batetik, spomenik eta bunkerrak aurki daitezkeen lekuen irakurketa pertsonala planteatzen da. ‘Maitasuna’ nire motibazio eta lan egiteko metodologia izatea nahi dut, gure kontinentearen historia zeharkatzea baimenduz, arte garaikidearen berrirakurketa bat baimenduz eta istorio ezberdinei euren lekua izateko aukera emanez. Maitasuna desio eta lilurarekin harremana duela ulertzen dut, baina baita estimu, zainketa eta erreparazioarekin, eta nik azken logika honetatik jardutea erabaki dut.

 

MARCOS N.SAYAS: MURMURO

Iruñea, 1999. Marcos Navarro Sayas-ek bere Arte Ederretako ikasketak Valentzian burutzen ditu ostean Madrilera lekualdatzeko, egun bertan bizi delarik. Bere lana, akuarelan egindako eta xehetasunez betetako pinturaz osatzen da, sustrai edo erroa natura basatian eta Nafarroako mundu magiko eta mitologikoan agertuz. Hau bera lengoai nahiko pertsonal baten bitartez helarazten du artistak, sinbolo eta metaforaz beteta dagoena, eta basoko unibertso piktoriko bat baimentzen duena, non animali eta pertsonai bakartiak elkarbizitzen direlarik baso eta lanbro zelaien artean.

Basoak bere hizkuntza propioa du, xuxurlatzea edo murmurikatzea: soinu leunen taldea  eta atzean unibertso bat ezkutatzen dutenak. Proiektu hau osatzen duten lanek xuxurlatzearen atzean kokatzen den horretan murgiltzea du helburu; jaiotza, heriotza, loa, esnatzea, errealitateak eta gure ametsak betetzen dituzten fantasiak, baita basoan mundu paralelo bat irudikatzera bultzatzen gaituztenak.

 

LAIDA ALDAZ: TO LET GO

Laida Aldaz Arrieta (Iruñea, 1980) diziplina anitzeko artista da, arteen hibridazioan berebiziko interesa duena. Gorputz eta espazioaren arteko harremanetan oinarritzen diren lanek eszenikoak ez diren lekuak berinterpretatuz antzeztokiak bihurtzen dituzte.”El Trastero Creativo” eta “Zinetika” jaialdia sortu ditu, dantza, zinema eta teknologia berrien arteko harremanak ikertzen dutenak. Bestalde, modu berean La Faktoria Choreographic Center-aren zuzendarikide da.

To Let go dimentsio handiko ikus-poesia biltzen duen liburua da, 4 pantaila aurkezten dituena eta non orriak pasatzerakoan mugimenduan dauden irudiak agertzen diren. Bertan, euren artean edo objektuetara lotuta dauden pertsonak ikusten ditugu, joaten uztearen ezinezkotasunari erreferentzia egiten diotenak.