Lantegian subjektu artistikoarengana hurbiltzeko orduan laguntza-tresnak sortzeko existitzen diren formetatik abiatuta lan egiteko aukera emango diguten berariazko saiakerak eta egiteko moduak proposatuko dira.
Horretarako, iraganeko abangoardietatik, esperimentazio-mugimenduetatik edo praktika garaikideen kasu hurbiletatik jasotako erreferentzia batzuk partekatuko dira. Horien izendatzaile komuna behaketa, desplazamendua eta ekintza dira.
Adibide horiek tailerrean bildutako hizkuntzekin, jakintzekin eta keinu indibidual edo kolektiboekin erlazionatuko dira, narratibak gurutzatzeko. Prozesu horren bidez, aktibazio-ariketak edo in situ esku hartzeko ariketak inprobisatu ahal izango dira. Hipotesi gisa, Uharte Zentroaren inguruak hartuko dira agertoki gisa, lurraldearen ezaugarri zehatzei erantzunez.
NORI ZUZENDUA
Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori.
EGUNAK ETA ORDUAK
2023ko urtarrilaren 23tik 26ra 15:30etatik 19:30etara
IZEN-EMATEAK
Orri honetako formularioa betez abenduaren 20tik, urtarrilaren 15era.
PREZIOA
25 euro
IRAKASLEA
Ibon Aranberrik arte ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Milango Nuova Accademia di Belle Artin. Bere prestakuntza Artelekun eta CCA-Kitakyushu (Japonia), Iaspis (Stockholm) edo PS1 (NY) bezalako programetan garatu zuen. Talde-lanetan parte hartu du, hala nola Manifesta 4, Documententa 12, Sidney Biennale eta Göteborg Biennial. Bakarka, Fundación Tàpies, Secession (Vienna) edo Reina Sofia Museoa bezalako zentroetan erakutsi du. Gaur egun, praktika artistikoa zenbait lankidetza ezberdinekin bateratzen du. JAI – Arte Praktiken Institutuaren sortzailea da.
Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: