ILZarekin elkarlanean irakasleei zuzendutako trebakuntza.
NORENTZAT
Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako nahiz hezkuntza ez formaleko irakasle interesatuentzat, honako edukiak jorratzeko:
- Modu ulergarrian multimedia sorkuntzako teknikak eta hauek gelan aplikatzeko adierazpen-aukerak ezagutzea.
- Sormenera inprobisaziotik hurbiltzea, esperimentazio-prozesu desberdinen bidez, DIY filosofia erabiliz eta gutxieneko baliabideekin [Low-Tech].
- Ikus-entzunezko sorkuntzan erreferente/eragin gisa balio duten beste artista batzuen gustuak, joerak eta lanak partekatzea.
- Euskarri tekniko guztia eskainiko da, bai softwarearen, bai errodaje-baliabideen inguran.
- Sorkuntza-esperientzia bat sortzea ikasgelako hezkuntza-prozesuan.
GIDARIA
Beatriz Sánchez, ikusizko artista eta Arte digitaletan masterra
ZER ESKAINTZEN DA?
Tailerrean 4 saio dira, aurrez aurrekoak. Honatx egunak: martxoak 9, 10, 11 eta 12 , 17:00etatik 20:00etara, Uharte Zentroan.
Tailer praktikoa da, bertan zuzeneko bideoak garatuko ditugu, baliabide minimoekin, eta teknologia edo software konplexurik erabili gabe. Esperientzia guztia berehalakoa izango da, sormenezkoa, baliabide gutxi beharko ditu. Webcam baten bidez eta ikastaroan parte hartuko duten material erraz batzuen bidez (aldizkariak, guraizeak, arkatza, koloretako kartulinak, mulzak, etab.), ikasleek beren historia edo historia ez-historia eraikitzen dute. Edozein curriculum-eduki modu dibertigarrian lantzeko hezkuntza-tresna izan daitekeen teknika.
Gehienez 20 lagun.
IZENA EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK
Izena emateko epea: 2020ko urtarriletik aitzina
Izena ematea bi modu hauetan egin behar da:
– Hezkuntza formaleko ikastetxe bateko irakaslea izanez gero, Irakasleei Laguntzeko Zentroaren bidez egin behar da. (http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/inscripciones-2/)
– Talde sozial bateko hezitzailea izanez gero, mezu elektroni koa bidali behar da educacion@centrohuarte.es helbidera.