Izenburua
Etxean egina - Egoitza
Epea
2021/03/18
Norentzat
Etxetik ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten eta Nafarroan bizi diren edozein esparrutako artistei.

Uharte Zentroak 3 egoitza eskaintzen ditu etxetik egiten diren ikerketa edo ekoizpenetarako, gaia edozein dela ere.

Ezagutzen genuen gorputz-, gizarte-, ekonomia- eta lan-paradigma nabarmen aldatzen ari den une honetan, aukera eman nahi diegu, hainbat arrazoi direla medio, lantokia etxean izan behar dutenei, etxetik mugitu ezin direlako edo etxetik joan nahi ez dutelako.

Lanak edo azterlanak Uharte Zentroko laborategietan egiten ez badira ere, komunikazioa eta jarraipena telematikoki egingo dira. Behin egoitzak amaituta, egindako lanen aurkezpen publikoa egingo da, aurrez aurre edo on-line.

NORI ZUZENDUA DAGO
Etxetik ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein esparrutako artistei.
Egoitzak Nafarroan bizi diren pertsonei zuzenduta daude.

ZER ESKAINTZEN DA
1.300€ (zergak eta atxikipenak barne) ordainsari gisa eta 700€ produkzioan egoiliar bakoitzarentzat.
Uharte Zentroko taldeak proiektuaren garapenean laguntzea.

DATAK
Deialdiaren itxiera: 2021eko otsailak 2.
Hautapenaren berri deialdia itxi eta gehienez ere hilabetera emanen da.
Memoria eta fakturazioa 2021eko urriaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira.

BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektuaren kalitatea.
Proposamenaren eta gaiaren interesa deialdiaren proposamenari dagokionez.
Proiektua egingarria izatea baliabide ekonomikoei eta egutegiari dagokienez.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Izena emateko orrialde honetako alboko barrako formularioa bete behar da. (Eman izena)
  • Dokumentu bakar batean erantsi behar da, pdf formatuan (izena_abizena.pdf, gehienez. 5mb) honako hauek jasotzen dituena:
    • Proiektuaren laburpena edo hasierako ideia.
    • Egoitzan garatu beharreko proposamena.
    • Proiektuaren ulermena errazteko aurretiko eta/edo proposamenarekin lotutako lanen irudiak (bideoen kasuan, jarri loturak).
    • Kronograma edo gutxi gorabeherako lan-egutegia.
    • Produkziorako gutxi gorabeherako gastuen aurreikuspena.
    • Biografia edo curriculuma.
      *Garrantzitsua: Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada ez da proiektua ebaluatuko.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Deialdi honetara aurkezteak berekin dakar oinarri hauek eta konpromiso hauek onartzen direla aitortzea:
  • Laguntza hauek jasotzea ez da bateraezina beste erakunde batzuek proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak ez badira Uharteko Zentroak bere gain hartutakoak.
  • Hautatutako lanak egilearenak edo egileenak izango dira. Uharte Zentroak programa osoa edo zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du, on line edo paperean, betiere egileak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik sortzen diren agiri guztiak artxibatuko ditu.
  • Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak eta abar editatzea badakar, proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela, esaldi honekin: Uharte Zentroko “Etxean egina” laguntza jaso du, eta zentroaren logoarekin. Argitalpenaren berri aldez aurretik jakinarazi beharko zaie Zentroko arduradunei.
  • Amaieran, proiektuaren garapenaren memoria argazkiak eta bideoak barne) eta egindako gastuen justifikazioa (ordainketen fakturak eta egiaztagiriak eta horien azalpen laburra) aurkeztu behar dira.
    *Garrantzitsua: Bi agiriak adierazitako egunean ez aurkezteak laguntza hau galtzea ekarriko du.

Oinarriak PDFan