Izenburua
Eszenaratzea | Multimedia instalazioen lantegi bat
Egilea
Paloma Navares
Data
2019/08/06 - 2019/08/08
Sarrera
Izena emanda
Epea
abuztuak 5

Lantegi hau, esperimentazio proposamen bat da espazioarekin,  beste elementu batzuekin eta teknologia berriekin sinkronizazio ariketa batean girotze ariketa bat, non, elementuen integrazioa funtzio, ideia edo kontzeptu bakarrean osatzen den helarazteko gaitasuna duen hiru dimentsioko espazioa sortuz.

Teknologia berrien erabilerak soinua, ahotsa eta mugimendua ezartzea ahalbidetzen du diseinu orokorra aberastuz.

Eszenaratzean gauzarik garrantzitsuenetakoa klimaxa edo obraren giro orokorra lortzea da.

Eszenaratzeak artistaren gorputzaren zabalpena biltzek aukera ematen du ariketa performatikoetan.

Partaideek garatutako eta amaierako fasean dauden eta formatu digitalean aurkeztutako sormen proiektuetatik abiatuz, eztabaida komun bat irekiko da sorkuntza artistikoak aberasteko balio dezan elkarrekin igarotako egunotan eta ondoren ere.

NORI ZUZENDUA

Edozein diziplinetan sorkuntza prozesu bat garatzen ari diren pertsonei zuzendutako lantegia.

DATAK ETA ORDUAK

2019ko abuztuaren 6tik 8ra

Abuztuak 6  10:30etik -14:00etara.

Abuztuak 7 eta 8   11:00etatik-14:00etara

IZEN EMATEAK

Izen-emate kuota: 15 €

Alboko barrako izen-emate formularioa abuztaren 5a baino lehen bete behar da.

Gehienez ere 12 partaide

PALOMA NAVARES-EN INGURUAN

Paloma Navares, (Burgos, 1947) diziplina askotarikoak lantzen dituen ikusizko artista espainiarra da.  Teknologia berriak, espazioa, argia eta teknika desberdinen nahasketak ezaugarritzen duen lengoaia plastiko propioaren sortzailea da hauskortasuna eta etereoaren bilaketan, karga emozionala duen edukian, bere sorkuntzen materian bizi duen denboraren errepresentazioan. Aitzindari ospetsua da bere lanean genero ikuspegia zeharka txertatzeagatik.

Egin zituen lehenengo ikus-entzunezko lanak performancea eta dantza garaikideari lotuta daude. Hastapenetik, 1974an, gaur egun arte, ehundik gorako erakusketa pertsonal egin ditu, asko eta asko, kolektiboak. Bere lanak, Espainiako, erdialdeko Europako eta Ameriketako feria eta biurtekotan ikusi da, presente dago museoetan, erakundeetan edo bilduma pribatu zein publikoetan. Lan artistikoaren batera, jarduera artistikoen prestakuntza, sustatze eta zuzendaritza garatzen du. VEGAP, MAV, AVAM, ACOA edo IAC-n moduko erakunde sozial eta kulturalen kide edo laguntzailea da.

Artistaren webgunean ibilbide artistikoaren inguruko informazio osagarria, hainbat material grafiko eta ikus entzuneko material aurkitu daiteke: www.palomanavares.com

Eszenaratzea lantegiaren kartela