Izenburua
Estudio irekiak
Egilea
Raquel Ariztia, Miren Asiain, Silvia Echandi, Amaia Escartin, Peru Galbete, Andrea Ganuza, Nati Garbayo, Katixa Goldarazena, María Jiménez, David Mutiloa, Ana S. Holmes eta Ghislaine Verano.
Data
2019/10/31 - 2019/11/03 | Festa, urriak 31n

Urriaren 31tik,azaroaren 3ra, Uharte Zentroan egonaldiak egiten ari diren hainbat artistaren estudioak publikoari irekita egonen dira. Estudioak irekiko dituzten artisatak dira: Raquel Ariztia, Miren Asiain, Silvia Echandi, Amaia Escartin, Peru Galbete, Andrea Ganuza, Nati Garbayo, Katixa Goldarazena, María Jiménez, David Mutiloa, Ana S. Holmes eta Ghislaine Verano.

Era berean, hirugarren urtez jarraian, ospakizun berezia egingo dugu jarduera honen harira eta Uharte Zentroaren urteurrenaren harira, urriaren 31an 18:30etan hasiko den Estudio irekien festa.

 

EGITARAUA

18:30 LoBuenoII – M’Atakaladanza – PERFORMANCEA

Ghislaine Veranoren ikerketaren materializazio bat. Pertsona talde bati estrapolaturiko bertsio bat. Desira esperientzia hobetzea da. Nornerarena. Bakoitzak berea. Modi iraunkorrean hobetzea. Momentuko plazera ematen duenak ez luke balio, apaingarriak kentzea hobe, benetako ongizate iraunkorra sortzen duenaren iturria aurkitzekoHorretarako, zooma egiten goaz. Lastoa kenduz. Fokuratuz eta adituz (niri)(guri)(gure inguruari), sentituz (niri)(ingurua), ikusiz (niri)(inguruari), bir-topatzen, egoten, modu bare batean pertzibituz eta esperientzia indartuz.

LoBuenoII ekipoari, laguntzaileei, publikoari eta gainontzeko izaki kutsatuei une batez, unibertso honetan sartzeko gonbidapen bat da. Leku batean edo bestean geratzea, hautu bat.

Taldean gaudenok hauek gara: Leyre Meléndez, Camila Tellez, Marisa Mantxola, Inés Aubert, Alejandra Verano, Iñigo Juango, Miguel Eraso eta Ghislaine Verano. Hainbat modu oso erabilgarri eta atseginean proiektua lagundu duten pertsonak berriz, Das Pérez, Maia Villot, MªJesús , Maribel Pérez, P.I.C.A taldea, Lara Molina, Ana  Galar, Silvia Echandi, Asier Zugasti eta Josiangel Zugasti.

Proiektu honek entitate hauen laguntza jaso du: Nafarroako Gobernua, Innova cultural, la Caixa findazioa, Nafarroako Kutxa fundazioa, Azala eta Eunate, entzumen urritasuna duten pertsonen senitartekoen elkartea.

19:30 Estudioetara bisita

20:30 Uraren Oldea – Peru Galbete – MUSIKA EMANALDI ESPERIMENTALA

Uholde batek harrapatutako familiako diapositiba zaharrak berreskuratu eta oinarritzat hartu ditu Peru Galbetek sentikari hau sortzeko. Urak beste esanahi bat eman die irudiei, denborak oroitzapenak eraldatzen dituen modura. Eta ain zuzen ere, zuzeneko kontzertu musikal-bisual honek, memoriaz, oroitzapenez, denboraz eta garenaz hitz egin nahi du. Soinua eta musika ere, ahots efektu eta loop-en erabileraz, denboran joan-etorrika dabil, ohartzeko azkenik ez dela besterik oraina baizik.

Estudio irekien festa – Fiesta estudios abiertos 2019 cartel – kartela