Izenburua
Espekulazio materiala eta literarioa
Egilea
Mariana Castillo Deball
Data
2021/05/24 - 2021/05/27
Ordua
15:30 - 19:30
Modalitatea
Online
Sarrera
Izena emanda
Epea
Maiatzak 20
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Ikasturte honetako azken Zero Azpitik tailerra, espekulazio material eta literarioko ariketa bat da eta gizakien begien bitartez mundu garaikideari buruzko alegiak lantzean datza. Geologoa mendi bihurtzen da, antropologoa koiote, biologoa parasito, fisikaria antimateria, paleontologoa hezurra, postaria telegrama, ingeniaria ura, historialaria kodexa.

Alegiak poetikoak izango dira. Alde literarioa materialen erabilerari buruzko ikerketarekin batera doa. Alegia bakoitzak, protagonisten arteko harreman fisikoak sendotzen saiatzen den esperimentu eskultoriko bat du.

Online izango da.

 

Mariana Castillo Deball-ek hizkuntzaren ikuspegi kaleidoskopikoa proposatzen du, zientziaren, arkeologiaren eta ikusizko arteen arteko lankidetza aztertzen duena; bere instalazioak, eskulturak eta argitalpen-proiektuak lengoaia desberdinen birkonbinaziotik sortzen dira eta objektuek gure historia eta nortasuna ulertzeko duten rola aztertzen dute.

Castillo Deball-ek Arte Plastikoetako lizentziatura lortu zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan 1997an. 2003an graduondoko programa bat amaitu zuen Holandako Jan van Eyck Academien. Deballek sari hauek jaso ditu: Prix de Rome (2004); Zurich Art Prize (2012); Henry Moore Institute Fellowship (2012) eta Preis der Nationalgalerie fu 2011n Berlingo Deutscher Akademischer Austauschdienst (DAAD) hirian bizi zen.


Zero Azpitik programaren hirugarren edizio hau, NUPek eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da

Tailerrak

2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: María Ruido, David Bestué, Alma Söderberg, Susan Schuppli, Francesc Ruiz, Mariana Castillo Deball eta Azucena Vieites.

Nori zuzendua daude

Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori zuzendua.