Iñigo Garcés, Cabezafuegok hainbat tresna mailegatu dizkigu serigrafiako gure tailerra osatzeko, sei besoko olagarro bat gehituz; flashcure lehorgailu bat, erradiazio infragorri bidez aurrelehortzeko ekipo bat da eta ehunetan inprimatzeko tintak lehortzeko bereziki babestutako lanparek elektrikoki sortutakoa da leorketa; azkenik serigrafiarako xurgapen-makina bat paperean aritzekoa eta 50×70 cm artekoa.

 

Lehen solairuko azken birmoldaketetako beste bat tailer-aretoko zorua da. Orain zati moketatuan eta zati izurtuan banatzen da, eta soinu eta proiekzio aukera desberdinak ditu.

Gainera, zeramika laborategia zabalik dago jada, Fablaben zati berri bat, sorkuntza artistikoari eta buztina ideia bihurtzeari eskainia. Lanerako mahai eta tresnez gain, bi labe daude, eta errealdiaren prezioa 10 eurokoa da.

Baliabideak eta espazioak erabiltzeko informazioa eta izen ematea hemen: https://www.centrohuarte.es/eu/egonaldiak-2023/