Izenburua
Imajina baso bat
Egilea
Gabriel Coca Bandrés
Data
2019ko abuztua

Kultura, Kirola eta Gazteria sailak, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutua eta Hezkuntza Departamentuaren bidez Ospitaleetako esku-hartze artistikorako programaren hirugarren edizioa antolatu du artista gazteen parte-hartzearekin.

Deialdia, 18 eta 30 urte bitarteko eta Nafarroan bizi diren edo Nafarroako artistei zuzendua dago. Hautatutako proiektua Gabriel Coca Bandresen  “Imajina ezazu basoa” da, non, ospitale gunea inguratzen duen natura, lorategi eta zuhaitzak, ospitale guneko pasabidean txertatu nahi den.  Proposamenak pasabidea hartzen du kontuan bide bat balitz bezala esku hartzeko. Argia, koloreak, collageak, distantziaz begiratzeko aukera ematen dute, begirada aldatu gabe eta lasaitasuna  emanez.

Abuztuan zehar Gabriel Cocak proposamena garatzeko egoitza bat egingo du Uharte Zentroan, proiektuan sakontzeko, Paloma Navaresen tutoretza eta Uharte Zentroko zuzendaritzaren aholkularitza izango duelarik. Egoitza amaitzean, proiektua Nafarroako Ospitale Gunearen espazioan islatuko da. Proiektu bukatuaren aurkezpena 2019ko irailaren 19an edo 20an izango da.