Izenburua
Eskola Lurraldea
Data
2020-2021 ikasturtea
Sarrera
Izena emanda
Epea
2020/04/20 // maiatzaren 28ra luzatu da

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 28ra luzatu da.

Eskola Lurraldea deialdiak hezkuntza-proiektu bat lagundu nahi du eskolako mugez haratago jotzeko, eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuta, arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabiliz.

Bi borondatek bat egitearen ondorioz sortu da deialdia. Batetik, arte arloko irakaskuntza berritzeko proposamenak tresnaz hornitu nahi ditugu Nafarroan, bai tresna kontzeptualez, bai materialez, bai giza tresnaz. Eta bestetik, Uharteko Arte Garaikideko Zentroak Nafarroako ikastetxeekin batera ibilbide luzeko proiektuak diseinatu nahi ditu.

Deialdiaren oinarrian sare-lana dago, prozesu parte-hartzaileak oinarri harturik, ezagutzak eraikitze aldera eta, ondorioz, kultura sortze aldera.

 

LAGUNTZA

Uharte Zentroak giza baliabideak jarriko ditu proiektu aukeratuaren eskura, bai eta baliabide teknikoak eta materialak ere, proiektu hori garatze aldera. Baliabideen balioa gehienez 3.000€ izanen da.

Laguntza hori jasota ere, proiektu berberak beste laguntza batzuk ere jaso ditzake.

 

HELBURU orokorrak

– Eskolaren eta ingurunearen arteko harremana birplanteatzeko hezkuntza-proiektuak egitea.

– Eskolaren berezko proposamenei edo erronkei sarean aurre egitea.

– Hezkuntza-prozesuetan artea ekoiztu eta sortzeko estrategiak erabiltzea.

– Irakaskuntza-lana, lurraldeari eragiten dioten kultura proposamenetan kokatzea.

– Ikasleak talde sorkuntzako prozesuetan engaiatzea.

 

NORENTZAT

Ikastetxeotako irakasleentzat:

– Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetakoentzat.

– Bigarren hezkuntzako ikastetxeetakoentzat (hau da, derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoa).

Aipatutako ikastetxe horietako batean jardunean ari diren irakasleek izanen dute deialdian parte hartzeko aukera, betiere jardunean ari badira eskaera aurkeztean eta proiektua gauzatzeko denboraldian.

Irakasleek taldean parte hartuko dute, eta gutxienez hiru irakaslek osatuko dute.

Taldeak ikastetxe bereko nahiz ikastetxe ezberdinetako irakasleek osatzen ahalko dituzte.

 

HAUTAGAITZEN EPEAK

  • Proiektua 2020ko urritik, 2021eko maiatzera garatu beharko da.
  • 2020ko otsailaren 10a eta apirilaren 20ra bitartean:
  • Proiektuaren koordinatzaileak galdetegiko eremu guztiak bete beharko ditu. Galdetegia orrialde honetako alboko barran dago.
  •  Galdetegian bi agiri aurkeztea eskatzen da:

– Ikastetxeko zuzendaritzaren txostena. (I. Eranskina, oinarrietan)

– Proiektuaren laburpena (gehienez, 5 folio), honakoa zehaztuta: hezkuntza maila, helburuak, metodologia eta ebaluazioa, irakasle eta ikasgela kopurua, zer alor edo departamentu ari diren, eta era berean, ikastetxez kanpoko eragileak, halakorik badago.

Eskola Lurraldea 2020-21_Oinarriak