Izenburua
Eskola Lurraldea, heziketa artistikorako hezkuntza berrikuntza proiektu bat
Data
2019 / 2020 ikasturtea
Epea
Deialdiaren itxiera: 2019/04/16
Norentzat
Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza zentroei zuzendua.

“Eskola Lurraldea” Nafarroako ikastetxe batean urtebeteko proiektu bat garatzeko deialdia da. Proiektu horretan, eskolaren eta lurraldearen arteko erlazioa lantzen da. Deialdiak, hezkuntza-proiektu bat lagundu nahi du eskolako mugez haratago jotzeko, eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuta, arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabiliz.Ikastetxe bereko hiru irakaslek (gutxienez) eratutako talde batek hezkuntza berrikuntzako proiektu bat aurkeztu behar du, ikasturte batean garatu beharrekoa.

Huarte Zentroak giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak (gehienez 3.000 euroko balioa) jarriko ditu hautatutako proiektuaren esku, garatu ahal izateko.

Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza zentroei zuzendua.

Eskola Lurraldea deialdiaren oinarriak 2019-20