“Eskola Lurraldea” Nafarroako ikastetxeetarako deialdi bat da, urtebeteko proiektu bat garatzeko. Proiektu horretan, hain zuzen, eskolaren eta lurraldearen arteko erlazioa lantzen da. Ikastetxe bereko hiru irakaslek (gutxienez) eratutako talde batek hezkuntza berrikuntzako proiektu bat aurkeztu behar du, ikasturte batean garatu beharrekoa.
Huarte Zentroak giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak (3.000 euroko balioa dutenak) jarriko ditu hautatutako proiektuaren esku, garatu ahal izateko.
Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza zentroei zuzendua.