Eskola Lurraldea deialdiak helburu bikoitza du. Alde batetik, hezkuntza proiektu baten alde egitea, eskolako mugak gaindituz eta honek lurraldearekin duen harremana birplanteatuz. Hau lortzeko arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabili nahi dira. Bertzetik, tokiko artistentzat Nafarroako hezkuntza komunitateetan lan eta esperimentazio testuinguruak sustatu nahi dira.
Deialdi honen helburua gizarte edo hezkuntza eremuekiko interesa duten edota horiekin harremana duten artistekin lan egitea da. Haien jardun artistikoa hezkuntzaren testuinguruan kokatutako arazoen inguruko hausnarketa giroarekin lotzea/elkartzea bilatzen da.
Deialdi honen muina sare-lanean dago, partaidetza prozesuetatik abiatuta, ezagutzak eraikitzeko eta ondorioz, kultur ekoizpenaren eszenatoki gisa.