Izenburua
Eskola iruditan - Etxean eginda 2020 egoitza
Egilea
Compañía de oficios kolektiboa — Itsaso Jiménez Iribarren eta Cristian Soto Martínez —

“Eskola iruditan” kartografia bisual interaktibo bat da, eta hezkuntza zer den irudikatzeko moduak azaltzeko elkarlaneko artxibo bat sortzea du helburu: nolakoa izan zen, nolakoa den orain edo nolakoa izan daitekeen etorkizunean. Era berean, eskolako itxuren erregimen bat bistaratzea, irudiak ekoizteko, trukatzeko eta interpretatzeko dauden moduak ezagutzeko helburuarekin; zer den ikusgai eta zer ez, eskola-erakunde batean ikusteko eta ikusia izateko moduak.

Nola parte hartu daiteke?
Plataforma hau irekita dago bere irudiak eman nahi dituen edonorentzat. Maparen barruan zure kokapen geografikoa bilatu, klik egin eta argazki-erregistroak igo besterik ez da egin behar.

Proiektu honek Uharte Zentroaren Etxean egina 2020 egoitzaren laguntza jaso du.
Kolektiboaren webgunea: www.companiadeoficios.com