Eskaneatzeko prozesuan sakontzea proposatzen duen lantegia; 35mm, 120mm eta plakako pelikula-negatiboetatik hasi eta paperezko marrazkietaraino. Urratsez urrats joango gara prozeduren bidez, haien mekanismoa ulertzeko eta parte-hartzaileen proiektu pertsonal bakoitzerako espezifikoa izango den lan-fluxu egokia sortzeko.
Ideia nagusia, Benuemin Boarrek argazkilari gisa eskaneatzeko prozesuetan dituen esperientzia eta ikuspuntua partekatzea dira.
ZEINI ZUZENDUA?
Artistak, ikasleak, sortzaileak edo gaian interesa duen edozein pertsonari zuzendua.
DATAK ETA ORDUTEGIAK
2023ko otsailak 13, 14, 15 eta 16
15:30 – 19:30
IZEN EMATEA
Webguneko formulario beteta.
Izen emate kuota: 25 €
BENIAMIN BOAR
Errumaniako artista hau Belgikan bizi da. Arte eszenikoetan dantzari eta koreografo gisa lan egiten du. Azken urteotan, Rosas, Charleroi-Danses edo Les Ballets C de la B. bezalako konpainietan lan egin du. Era berean, Alexandra Pirici eta Manuel Pelmus bezalako profesionalekin lan egin du erakusketetan: Veneziako Biennale-an (Errumania ordezkatuz), Pompidou zentroan, Skulptur Projecten Munster-en, BMW TATE LIVE TATE Modern museoan eta Van Abbemuseumen. Arte eszenikoen parte den zentzu bisualak eta estetikoak argazkigintzarekiko grina areagotu eta garatu dute. Gaur egun, Kunsten Festivaleko argazkilari taldeko kide da