Izenburua
Erraiak
Egilea
Pulpa Celeste kolektiboa
Data
2019

Nafarroako agente artistikoen mapeatze deialdiarekin jarraituz sortu zen ERRAIAK, sorkuntzari lotutako pertsona eta taldeak mapeatzeko asmoarekin.

Pulpa Celeste Kolektiboak kartografia emozional gisa planteatzen du ERRAIAK, proposamena egiten dutenek bizi duten ehun kulturalaren eta bizi dutenei eragiten dien analisi kritiko bat.

Bere afektu eta hurbileko pertsonen saretik abiatuz, aktibatzeko esperimentuak kolaboratzaile desberdinek egingo dituzte. Horrekin batera, hainbat topaketa planteatzen dituzte mapeatzea dibertsifikatzeko, loturak sortzeko eta egoera hibridoetan aritzeko, ERRAIAK-ek proposatzen duen kartografia-metodoari erantzuteko.

Horietako bakoitzak proposatutako jarduerek sorkuntza artistikoko edozein proiektutan egon ohi den muinaren inguruan hausnartzera eramango gaituzte: kolaborazioak, adiskidetasunak, gertukotasunak, partekatutako interesak, aliantzak, trukeak, zaintzak, zerbitzuak, etab.

Kolektiboak aurreikusitako esku-hartzeak 2019ko irailean eta urrian egingo dira. Data eta toki zehatzak datozen asteetan zehaztuko dira. Informazio eguneratua jaso nahi baduzu @erraiak__ Instagram kontua jarraituz lortu dezakezu.

HURRENGO JARDUEREN EGUTEGIA 

  • Irailak 3: FERMENTADAS Y ALIADAS, Ana Duarterekin Piparrika hiri baratzean (Jarauta kalea 5, Iruña)
  • Irailak 14: KRII dj lantegia eta afinitate espazioak @kriikolektiboa.rekin  Jazarreko Festival PUMPKen.
  • Irailak 27: IRUÑEA SUTAN, erresistentzia koreografiak eta voguing-a @anuardaimon.ekin San Jose Plaza
  • Urriak 9: ALL OF US, VISIBLE gorputz topaketa David Perez Villanuevarekin. Tokia zehazteke