FLORIAN RIZEK / SALOMÉ WARCKERNAGEL (ENTER THIS)
Enter This kolektibo arkitektonikoko Florian Rizek austriarra eta Salomé Warckernagel frantziarra aukeratuak izan dira Uharte Zentroan eginen diren nazioarteko egonaldian parte hartzera.
Egonaldiaren bidez, sormen eta esperimentazio garaikideko zentroaren espazioa birpentsatzea nahi dute.
Deialdia Uharte Zentroak eta hablarenarte:-k antolatu dute eta Collaborative Arts Partnership Programme(CAPP) jardueren parte da.
Zentroaren eraldaketa eta gero sortu diren arazoak identifikatzea planteatzen du proposamen honek, ekoizpen artistiko gune bezala. Era berean, eta posible bada, hauei irtenbidea ematea. Enter This kolektiboak Berlin eta Vienan egoitza du eta arkitektura da haien diziplina nagusia.
Ikuspuntu gazte eta kolaboratzaile baten bidez lantzen dute. Besteak beste, egitura sinple eta berritzaileen garapenean lan egiten dute gune berriak definitzeko.
Egonaldiaren helburua ez da bakarrik eraikina espazialki esku hartzea, bilaketa erantzukizun sozialean eta tokiko testuingurua kontuan hartuz eginen da.
Horrela, Salomé Warckernagel eta Florian Rizek artistek kolaboratzaile talde bat izanen dute Uharte herriarekin lotura egiteko.
Egonaldiak hainbat fase ditu. Lehenengoak, azaroaren 24etik 27ra, arkitekturari buruzko laborategi batean parte hartzea ekarriko du. Honen helburua gune honen beharrizanak zeintzuk diren jakitea eta tokiko kolaboratzaileak izan daitezkeenak ezagutzea da.
Bigarren fasea Uharte Zentroan hilabeteko egonaldia egitea da, 2017ko urtarriletik otsailera, ikerketa lana egiteko. Hirugarren fasean -2017ko apiriletik ekainera-, egoiliarrek Uharte Zentrora itzuliko dira lan artistikoa garatzeko. Materiala edo immateriala izan daiteke, eta tokiko agenteen kolaborazioa izanen du.