Arte gaztea 2021 festibala | Sarrera librea izen ematerik gabe
Urriak 15, 16 eta 17
Urriak 15 ostirala
17:00 Diseinu eta arte plastikoen erakusketen irekiera (Beherago info osoa)
17:30 DANTZA. Memorias en movimiento – Rafa Arenas
18:30 MUSIKA. Cuarteto n.º 5 «Fracking» – Javier Yániz
19:00 MUSIKA. La prosa de los torpes – Marla
19:30 IKUSENTZUNEZKOA. Entusiasmos de Verano – Iñigo Avila García
20:00 MUSIKA. Black Friday
Urriak 16 larunbata
12:00 DANTZA . Agárrate – Ni como, Ni pienso
12:30 DANTZA. Pole Dance – Beatriz Guerra
13:30 DANTZA. No me ve – Mi-ti
17:30 MAGIA. El vendedor de jabón – Teatros Mágicos
18:00 MUSIKA. Fly Mailo
19:30 DANTZA [Uharteko Plazaldeko patioko karpan] Proyecto F – Lucia Nieto
20:00 ZIRKOA [Uharteko Plazaldeko patioko karpan] Female Pressure – Las kolgadas del Roko
Urriak 17 igandea
11:00 TOPAKETA LITERARIOA
Y a ti qué te trae aquí – Laura Chivite
Análogo al silencio – Daniel Franco
Las vacas flacas – Abraham Valera
12:20 TOPAKETA LITERARIOA
Lau ordu astean – Ohiane Garmendia
13:30-14:30 Sari-banaketa
Erakusketak
Ikusizkoen erakusketa
Hamar Ha-maika – Ada Garrues
Hau zuretzat da – Aizpea de Atxa
Lotsatia naiz – Anne Aramendia
Barrio: patria y espacio vital – Itziar López / Eki Laskibar
Koba – Idoia Leache
PHC (Painfully human chatbot) – Iosune Sarasate
Saltoka – Jara Navarlaz
17 Accidentes 1 perro – Javier Ozcoidi
Gure azken uda – Katixa Goldarazena
dystopia.obj Leo Pum
Lugares y sitios – Leyre Arraiza
Entre tus altares y mis fracasos – Oihane Mcguinness
Diseinu erakusketa
Sala de conciertos la Media – Luna Xabier Sola
Agur 🙁 en París y Londres – Amaia Nagore
Tengo miedo – Alba Ciordia
Virena – Laura Virto
Raíces – SALMON STUDIO Mario García Javier Alonso Alba Jaurrieta Mario Molinet
Ordutegia:
OSTIRALA 17:00 – 21:00
LARUNBATA 11:00-14:30 / 17:00-21:00
IGANDEA11:00-14:30
Iraileko eta urriko tailerrak. Egitaraua PDFan
Irailak 17, ostirala, 17:00etatik, 20:00etara
Itzulpena, joan-etorriko bidaia bat?
Garazi Arrula Ruiz
Itzulpena gure eguneroko bizitzan dago, oharkabean bada ere. Botika bat hartzen duzunean, itzulitako testu bat irakurriko duzu jarraibideetan; zinemara bazoaz, bikoizturiko film bat ikusiko duzu sarri; norbaiti kalean euskaraz zuzentzen bazatzaizkio eta berak ulertu ez, erdarara itzuli beharko dituzu zure hitzak. Eta horrela, egunean hamaika aldiz. Lantegi dinamiko honetan, itzulpenaren adiera zabalari begiratuko diogu, testuez gainera, irudiak, doinuak eta ideiak ere itzultzen ahal diren eztabaidatzeko, bai gogoeten eta bai ariketen bitartez, eta literatura oinarritzat hartuta betiere.
Irailak 18, larunbata. 11:00etatik, 14:00etara
Markotik at
Uxue Juárez
Sarrerako jarduera batzuen bidez, NI-a, GU-a eta BESTE-a kontatzeko erabiltzen dugun perspektiba aldatu eta behartuko da, idazketari eta irakurketei buruzko hausnarketa bultzatuko dira, irakurle gisa aukeratu ohi dugunaren inguruan.
Horretarako, taldeak, prekarizatua, txirotua, baztertua eta ikusezin bihurtu denaren inguruko hainbat irakurketa eta idazketa aztertuko ditu, beren praktika zalantzan jartzeko eta begirada bat aktibatzeko, helburua, ikuspegi horri ahots bat, gorputz bat eskaintzea da, izan ere, normalean, idazteko esparrutik kanpo geratzen da praktika askotan.
Irailak 18, larunbata. 17:00etatik, 20:00etara
Making Public
Germán Úcar
Posterretik post-era. Diseinu espekulatibo eta kritikora hurbiltzeko lantegia.
Zer gertatuko litzateke gai bakoitza kokatzera garamatzan egungo diseinuaren fokatzea, konplexua izan arren, energia sortzaile eta irudimentsu baliotsu bat alferrik galaraziko balu? Zer gertatuko litzateke diseinuaren diskurtsoak, “gauzak benetakoak izan daitezen egitea”, egungo errealitatean gaizki dagoen guztia betikotzen badu, beste etorkizun posible batzuk ziurtatu eta blokeatuz? Eta praktika eta prozesu mekanikoak alde batera utzi behar baditugu komunikazio-funtzio berriei ekiteko? Publikoaren parte izatetik, izaki publiko izatera pasa gara.
Gaur egungo testuinguruan kokatutako tailer honetan, “Publikoak diseinatzeko” praktika bat landuko dugu, irudikatutako eta errealitaterik gabeko diseinuaren ikuspegitik eta esploraziotik abiatuta, “errealista ez denari” aurre egingo diogu, gizarteak nahi ez duen zerbait bezala.
Irailak 19, igandea. 11:00etatik, 14:00etara
Musika elektronikoan hastapena: historia + teknika + praktika
Inés García Aspiazu
Musika elektronikoaren unibertso zabal eta anitzean hasteko gogoa duten pertsonei zuzenduriko lantegia. Tailerraren zati bat musika genero honen historiaren inguruan zentratuko da, XX mende hasieratik gaur egun arte. Gainerako denboran ekintza praktiko bat egingo dugu: pintxatzearen teknika azalduko da eta ariketa praktikoak egingo dira.
Irailak 24, ostirala, 17:00etatik, 20:00etara
Autorretratua – Artistaren autoezagutza
Miguel Goñi
Gaur egun, irudi pertsonalak garrantzi handia hartu duen gizarte batean bizi gara. Abiadurak eta eskakizun sozialek askotan ez digute uzten gure benetako irudia eta nola proiektatu nahi dugun patxadaz aztertzen. Erretratuko argazkiaren bidez autoezagutza eta honen adierazpena lantzera bideratutako tailerra. Alde kontzeptualetik hasi eta ekoizpeneraino lan egingo da. Banakako eta talde-dinamikak landuko dira, eta ez da beharrezkoa aurrez argazkigintzari buruz jakitea.
Irailak 25, larunbata. 11:00etatik, 14:00etara
Gorputza adierazpen instrumentu
Txori García
Asko dira antzerkian, musikan eta mugimendu arteetan erabiltzen diran tresna amankomunak: presentzia, gorputz adierazpena, emozioa, keinuak, erritmoa… Elementu hauen erabilera kontzienteak agertokia zapaltzeko benetako modua osatzen du.
Lantegi hau deshinibitzeko, jolaserako eta gure gorputzen adierazpen aukerak bilatzeko espazio bat izango da, gure “pertsonaiaren” neutralitatetik hasi eta berezitasun bereizgarria arakatuz.
Irailak 25, larunbata. 17:00etatik, 20:00etara
Non, noiz, nola.
Hasier Larretxea
Tailer honetan hogeita hamar urtez azpiko erreferenteak izan daitezkeen sortzaileak ardatz hartuta sormenaren inguruan lan ginen dugu, ariketa desberdinak tartean. Horretarako, bertzeak bertze, Andrea Abreu, Mario García Obrero, Ana Iris Simón, Martin Bidaur edo Koleka Putuma idazleen ideia edo testuak lantzeko aukera izanen dugu. Eneritz Furyak, Phoebe Bridgers, Sara Zozaya edo Lucy Dacus musikarien proposamen eta kontzeptu musikalak ere kontuan izanen dira. Idaztea musika ere badelako. Musikarekin ere idazten delako.
Irailak 26, igandea. 11:00etatik, 14:00etara
Zu-Ni
Lorea Alfaro
Axola zaizkigun materialetatik abiatuta [ni (zu)] eta beste “kanpoalde” batetik zalantzan jarriz [zu (beste bat)], norberarena osatzen duen gidoi horrek dakarren topaketara iristen saiatuko gara [zi-ni(a)].
Urriak 1, ostirala, 17:00etatik, 20:00etara
Ez-fikzio zinemaren sorrera eta zirkulazioa Espainian
Miguel Zozaya
Mende honen hasieran, Espainian zinema dokumentalaren boom bat gertatu zen – horren inguruan zinemagileak, jaialdiak, estudio espezializatuak, argitalpenak… sortu ziren eta izugarrizko bilakaera izan zuen teknologia digitalaren hedapenaren ondorioz, besteak beste. Azken bi hamarkada hauek errepasatzean, ez-fikzioaren egoerak panorama erabat desberdina uzten digu. Lantegi honetan, sorrerari, zirkulazioari eta kanon edo patroien sorrerari buruzko zenbait gai aztertuko ditugu, jaialdiekin, programazio-dinamikekin eta proiektuak garatzeko programekin duten erlazioari erreparatuz.
Urriak 2, larunbata. 11:00etatik, 14:00etara
Artistikoaz eta politikoaz, kolektiboaz
Iker Fidalgo
Saio honetan artistikoak eta politikoak hauen arteko mugak lausotu dituzten praktika batzuk errepasatuko ditugu. Metodologia kolektiboa, aktibismoek beraien identitateak osatu dituzten arakatze espazio gisa. Gure egungo egoera ulertzen lagunduko diguten klabe batzuk eta erresistentzia modu berrietarako estrategiak.
Urriak 2, larunbata. 17:00etatik, 20:00etara
Janzkerari buruzko oinarrizko nozioak
Sandra Arroniz
Janzkerarako hastapena, eta honek arte diziplina desberdinetan. Janzkera hastapen bat eta hainbat diziplina artistikotan, hitzik gabeko komunikazioan eta pertsonaia baten eraikuntzan duen potentziala. Lantegi honen helburu nagusia janzkerak formatu desberdinetan nola funtzionatzen duen ulertzea da (eszenatokia, pantaila edo baita pertsonaia literarioen sorkuntzan), baita egunerokoan aukeratzen dugun arroparekiko desberdintasunak ulertzea ere.
Urriak 3, igandea. 11:00etatik, 14:00etara
Ni hemen nago eta zu ere bai
Maia Villot
Begiratu eta begiratzen utzi.
Entzun eta ahotsa eman.
Gauzak izan daitezen, gerta daitezen denbora uztea.
Begirada, entzutea eta arretarekin laguntzea.