Nafarroako Gazteriaren Institutuak Arte Gaztearen 2020ko Topaketak antolatu ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak; arte eszenikoak eta musikak; diseinua; literatura. Topaketek gazte sortzaileak bistaratu nahi dituzte, eta haien prestakuntza eta profesionalizazioa bultzatu.

Helburu orokorrak hauexek dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea, eta artisten prestakuntzan laguntzea, baita ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean.

 

Lantegien Programazioa Arte Gaztea Topaketak 2020

Arte Gaztea Topaketak Festibala

Musika eta eszenika, diseinua, plastika eta ikus-entzunezkoak eta literatura modalitateetan hautatutako 31 proiektuen erakusketa.
Sarrera librea da, gonbidapena jaso ondoren, egun berean Uharte Zentroan. Edukiera mugatua, urriaren 10eko COVID araudia betez.

Xehetasunak

Lantegia: Zer habil, mutil, honelako toki batean?

Hasier Larretxea
Irailk 19, 11:30etik 14:00etara.
Sormenean eta haren bulkadetan sakonduko dugu. Gainera, lantegian aztertuko da adierazi nahi dugun hura nola proiektatzen dugun artearen bidez, esperientzia autobiografikotik abiatuta eta profesional nahiz pertsona gisa hazten lagundu didaten giltzarriak baliatuta.

Xehetasunak

LANTEGIA: Argazki honek badu zer kontatu

Elssie Ansareo
Irailak 19, 17:30etik 20:00etara.
Argazki guztiek kontatzen dute historiaren bat. Batzuetan benetakoa, beste batzuetan asmatua. Batzuetan fikzioz sortua, beste batzuetan aurkitua. Zenbait kasutan hagitz nabarmena da eta beste zenbaitetan iradoki egiten da. Kontua da argazki guztiek dutela atzean zerbait.

Xehetasunak

LANTEGIA: Hori bai usain arraroa!

Fermín Jiménez Landa
Iraialak 26, 11:30etik 14:00etara.
Besteren ekintzen bidezko bigarren bizitza bat, hainbat hausnarketa berritu ahal izateko anitz alderdiri buruz: eguneroko bizitza, errituak, denbora, prozesua, itxaronaldia, asperdura, irudi, hitz eta ideien arteko harreman eta tentsioak, potentziala denaren ideia, gutxieneko keinuak, eta hirietako espazio publikoaren eta bizikidetzaren konbentzio zein mugak.

Xehetasunak

LANTEGIA: Jendeak gauzak egiten ditu

Javier Morón Belso eta Iban Ainciburu
Irailk 26, 17:30etik 20:00etara.
Digitalizazioa guregana iritsi eta gure bizitzan kokatu denetik, uholde handi bat etorri zaigu hedabide, kanal, formatu, sortze-lan, teknika edo ideia ugarirekin, eta horiek demokratizatu egin dira. Inspiratzen gaituen “oihan” oso bat.

Xehetasunak

LANTEGIA: Play Work eta Sport

Ion Munduate
Irailak 27, 11:30etatik 14:00etara.
Play, work eta sport hiru modu subjektibo dira eta beti erabili ditut gorputz baten mugimendua hauteman dudanean. Ekintza bakunak egin, eta lantegi gisa garatuko ditugu edo, elkarrengana hurbiltzen uzten ez badigute, solasaldi gisa.

Xehetasunak