Bernard Hausseguy, Béranger Laymond, Maia Villot eta hauen gonbidatu Anne-Laure Boyerren “Emen Hetan Witchy Bytchy Ding Dong it’s Sabbat Time” mendeetan zehar sorginaren inguruan sortutako imaginarioa aztertu nahi du erakusketak.
Erakusketa Euskal Herrian gertatzen da, sorginen heizak markaturiko lurraldean. Silvia Federichi eta Starhawken idatzien indarraz edo Anna Colinen eta beste batzuen ikerketa independenteen eskutik, sorgina kontrakulturaren haragitze erradikal gisa ageri da. Artisten ikerketaren erdia, sorginaren figurak oraindik, orain, barruan daraman pisu iraultzailea dago, bai eta bere lekua lurralde honen historian zehar.
Emen Hetan Witchy Bytchy Ding Dong it’s Sabbat Time-ek mendeetan zehar sorginaren metamorfosia eta erreprodukzioa aztertu nahi du. Julie Laymond-en komisarotzapean, martxoaren 29an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean erakusketaren mustutze ekitaldia eginen dugu.
.
.
Erakusketarekin harremana duten beste ekitaldi batzuk:
- Martxoaren 26an, asteartea, 18:30ean Baionako ESAPB espazioan “L’âme pupilline | Sorginak, deabruak, sabbatak eta epaiketak” hitzaldia, hizlariak, Bernard Hausseguy,
Béranger Laymond eta Maia Villot. - Martxoaren 28an osteguna, 18:30ean Claude Labaten “En Pays basque les démons sont de chair et d’os” Tobar Arburu. ( Euskal Herrian debruak hezurharagizkoak dira) hitzaldia Baionako ESAPB espazioan.
- Apirilaren 18an, osteguna, Baionatik hasi eta Donibane Loitzune, Sara, Zugarramurdi, Baztan eta Uharte Zentrora bisita Claude Labat bidelagun. Irteera ordua 10:00etan, regreso a las 18:00h. Autour de l’art elkartearen proposamen bat. Ezinbestekoa da izena ematea, T. +33 667443381
- Maiatzak 3 ostirala, 18:00etan hasita, Performance “Gauaren lengoaiak” performancea, oniromantzia esperientzia bat ilargirik gabeko gau batean Anne-Laure Boyerren eskutik (Artista eta oniromantea) Hendaiakp Domaine d’Abbadia. Nekatoenea artista egoitzaren laguntzarekin. Ezinbestekoa da izena ematea, T. +33 667443381
.
.