Ehungintza oso baliabide aldakorra da, eta adierazteko gaitasun handia du. Ikastaro honetan euskarri gisa erabiltzeko moduak ikusiko ditugu, bere plastikotasuna ezagutuko dugu, ehunen desberdintasun nagusiak eta ehunak sortzeko zentroko ekipamendua nola erabili ezagutuko dugu.
Saioak makinen kontrola izateak eskaintzen digun askatasuna aztertzean oinarrituko dira, sublimazioarekin, biniloarekin, brodatuarekin eta joskintzarekin berarekin esperimentatzeko aukera emanez.
Teknikak, mugak eta sortze-prozesua bera uztartuz, parte-hartzaile bakoitzak pieza bat edo ehun-pieza txiki bat egingo du, bertan tratamendu desberdinak bateratzen saiatuz.
1. saioa
Makina bakoitzaren azalpen tekniko orokorra eta aplikazio-adibideak.
Hainbat ehunen ezaugarriak behatzea.
Proiektuak abiaraztea: sublimaziorako eta binilorako irudiak hautatzea.
Fitxategiak prestatzea.
Hasierako zirriborroak.
2. saioa
Irudiak inprimatzea.
Zirriborro aurreratua eta plangintza.
Irudiak inprimatzea.
Oinarrizko ehunak prestatzea: plantxan finkatzea. Piezak ebakitzea.
Muntatzen hastea.
3. saioa
Prozesua.
4. saioa
Jarraipena eta erremateak.
Lanak, zalantzak eta gogoetak bateratzea.
IZEN EMATEA
Izen-emate kuota: 20 €
Gehienez 15 lagun. Parte-hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da.
BERUTA (BERTA OSÉS)
Berutak hamar urte baino gehiago daramatza ehungintzari dedikaturik, honek dauzkan forma ezberdinetan.
Ehunen ehunduran, bolumenean eta adierazkortasunean interesatuta, bere lana eskulturan, brodatuan eta argazkigintzan oinarritzen da batez ere, nahiz eta arte eszenikoetarako eta zinemarako jantziak ere egiten dituen.
Bere lan artistikoa irakaskuntzarekin uztartzen du, Iruñeko tailerrean ehungintzari eta eskuz brodatzeari buruzko ikastaro egonkorrak emanez. Gainera, tailer monografikoak egin ditu BilbaoArte, Jazar edo Huarte Zentroarentzat ere.