Izenburua
El Descanso
Egilea
Diego Blanco

Diego Blancoren «El Descanso» proiektua Artea eta Ospitaleak deialdiaren ebazpena jaso du.

Carlos Amatriain Bustok, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Zuzendaria, Oskia Ugarte Abarzuzak, Huarte Zentroko Zuzendariak, Asun Rey Escalerak, Herritarrei eta pazienteei arreta emateko Administrazio Zerbitzuko buruak, Olga Correa Ospinak, Tuterako Reina Sofía Ospitaleko psikiatrak eta Aniana Alfarok, idazkari gisa, hitza izanik eta botorik gabe, erabaki dute saria ematea Diego Blanco Isok aurkeztutako “El Descanso” proiektuari.

Diego, Artea eta Ospitaleak programaren aurreko edizioan hautatua izan zen “Their Feelings” lanarekin

 

Artista

Diego Blancok 25 urte ditu, Arte Ederretako Gradua ikasi zuen Balentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta Ilustrazioko Diseinuko master bat ikasi zuen Barreira Arte eskolan.

Artistak irabazi zuen 2020ko Arte Gaztearen Topaketen deialdia. Arte bisualen hainbat topaketatan ere parte hartu du, hala nola Putsch Galerian erakutsi zuen argazki-lanean, Bruselako Territoires entendus izenekoan edo Valentziako Tenderete izeneko autoedizio grafikoaren jaialdian.

Diegok Valentziako SIBERI publizitate-agentziarako mural bat diseinatu eta egin zuen, Valentziako metro geltokiaren ilustrazioa diseinatu zuen eta Alba Recheren Digipack + Vinilo-a diseinatu du UniversalMusicesentzat