#koopART parte-hartze jardunaldiak. Eta elkarlanean hasten bagara?
Komunitate artistikoari zuzenduta, 2016ko garatutako saio parte-hartzaileen jarraipen gisa, #koopART lan jardunaldia planteatzen da, komunitate artistikoko agenteen elkarlanean zentratua.
Helburua, Nafarroako arte garaikideko agente anitzen arteko prozesu kooperatiboak erraztea da, elkarlanerako gune potentzialak identifikatuz eta sortzen diren erronka eta aukerei modu kolektiboan ekinez.
Elkarlana ez da erreza. Horiek horrela, etorkizuneko aukera onena elkarlana bihurtu dadin, oso garrantzitsua da lankidetza baldintza egokiak erraztea.
Jardunaldia aurrekariak eta oinarriak ezartzen saiatuko da, elkar ezagutzatik eta aitortzatik abiatuz, proiektu komun bati konfiantzaz aurre egin ahal izateko.
Agenteen arteko ezagutza eta aitortza, konfiantzazko giroa sortzeko.
Elkarlanerako prozesu bat abiatzean, norberaren eta kolektiboaren beharren, itxaropenen, baliabideen eta jokoan jarriko diren kapitalen adierazpen argia.
#koopARTen parte-hartzeen duten agenteen arteko eremu potentzialen identifikazioa eta definizioa.
Jardunaldia, arte garaikideren alorreko pertsona eta erakunde desberdinei zuzendua dago, hauek elkarren artean duten ezagutza txikia edo ertaina izango da eta ez dute elkarlanerako proiektu konkreturik.
Jardunaldia, bi saiotan gauzatuko da: ostirala 26an, 17:00etatik, 20:00etara eta larunbata 27an, 9:30etik, 13:30era. Esteka honetako izen-emate formularioa betetzea eskertuko dizuegu ekimena hobeto antolatu ahal izateko.
*Lan metodologia @Colaboraborak garatutako #KOOPtel izango da.