Proiektu artistikoak garatzeko laguntzen deialdia, Uharte Zentroak eskaintzen dituen egonaldi eta baliabide programa osatzeko.
Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.
Deialdiaren helburuak
- Uharte Zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, haien proiektuen garapen handiagoa lortzeko.
- Uharte Zentroko espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea.
- Egonaldien deialdi jarraituaren eskaintza hedatu eta osatzea.
Zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira: Estudio eta baliabideak. Estudio modalitatean 3.000€-ko hiru laguntza, 2025eko urtarriletik ekainera bitartean Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, baliabide teknikoak, ebaluazio-batzordearen laguntza eta ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa. Baliabideak modalitatean, 1.000€-ko hiru laguntza proiektu bakoitzeko, Uharte Zentroko baliabide teknikoak erabiltzeko aukera eta zentroko taldearen laguntza proiektua garatzeko.
Datak
- Deialdiaren itxiera: 2025eko apirilaren 4an, 15:00etan.
- Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da.
- Hautatutako proiektuen memoriaren aurkezpena: 2026eko urtarrilaren 9an.
Oinarriak osorik hemen