Izenburua
Ekoiztu 2025. I
Egilea
Ada Garrués, Elvira Ongil, Aizpea de Atxa, Acid Lovers Rock (Mattin Etxegarai eta Alessandro Martins Machado), Esti Salinas eta Ignacio Navas

Proiektu artistikoak garatzeko laguntzen deialdia, Huarte Zentroak eskaintzen dituen egonaldi eta baliabideen programa osatzeko.

Deialdi honen bidez ekoizpen artistikoa bultzatu nahi da, hau da, Huarte Zentroaren esparruan komunitate artistikoko eragileak harremanetan jartzea, zalantzan jartzea, lankidetzan aritzea eta ikertzea eragiten duena.


Uharte Zentroak Ekoiztu 2025 deialdia ebatzi du bi modalitateetarako: Estudio eta baliabideak. Estudio modalitatean 3.000€-ko hiru laguntza, 2025eko urtarriletik ekainera bitartean Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, baliabide teknikoak, ebaluazio-batzordearen laguntza eta ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa. Baliabideak modalitatean, 1.000€-ko hiru laguntza proiektu bakoitzeko, 2025eko lehen seihilekoan Uharte Zentroko baliabide teknikoak erabiltzeko aukera eta zentroko taldearen laguntza proiektua garatzeko.

Ebaluazio-batzordeak, Aimar Arriola, Lorea Alfaro eta Uharte Zentroko taldea osatuta, honako proiektu hauek hautatu ditu:

Estudioen modalitatea

  • Ya desperté, sé bueno, besos ½ – Ada Garrués
    “Ya desperté, sé bueno, besos” proiektuaren lehen zatia da. Bertan, tamaina handiko pintura-ekoizpenaren bidez, horizontalitatearen edo paisaiaren ideia ikertuko dut. Horren bidez, geroago performatibitatearekin edo bideo-ekintzarekin lotutako kontzeptuak aztertzeko eszenak sortuko ditut.

 

  • Espacios para existir – Elvira Ongil
    “Espacios para existir” familia-album bat ez den lan bat da, ezezagunen argazki-artxibo bilatu eta aurkituez osatua. Loturen mapa bat da, sena eta espekulatiboa gidari dituena, izan ez nituen erreferente queer-ak proiektatzeko. Bizirik daudenen eta hildakoen existentziak elkartzeko eta mugitzen uzteko espazioa da; bertan agertzen diren gorputzekin elkarrizketa izateko aukera, isilune propioak birpasatzeko, soinutik hurbiltzeko eta entzun ezin izan genituen hutsuneak esploratzeko espazioa.

 

  •  Acid Lovers Rock – Acid Lovers Rock (Mattin Etxegarai eta Alessandro Martins Machado)
    Entzute eta soinu-azterketa modu berriak bilatzen ditu proiektuak, generoen edo formatu zurrunen mugarik gabe. Bere oinarri nagusia baliabide fisiko eta eskuragarrien erabileran datza, soinua modu sortzaile eta berezi batean elkarreragitea ahalbidetuz. Proiektuak proposatzen du soinuaren pertzepzioari koherentzia berri bat ematea, hurbilago eta ukigarriago bihurtuz.

 

Baliabideen modalitatea

  • Mendiak – Aizpea de Atxa

    Mendiak lanarekin, mendi garaikidearen erretratu bat egin nahiko nuke Ameskoa haranetik eta hau biltzen dituen bi mendilerroetatik abiatuz: Urbasa (Monte Limitaciones) eta Lokiz. Nire helburua bertako biztanleekin sortutako materiala irakurketa eta hausnarketekin lagunduz, mendiaren, lurralde-mugen eta giza-mugen inguruko film labur bat egitea da.

 

  • Iruña ilustrada – Esti Salinas
    Iruña Ilustrada fanzine moduko argitalpen ilustratua da. Gure hiria osatzen duten eraikinak, saltokiak eta espazioak erakusten ditu, bakoitzak bere historia kontatuz.

 

  • 28045 – Ignacio Navas
    Arganzuelako (Madril) auzoaren material eta sinboloen identitatea ikertzen duen ikus-ikerlana da. Auzoaren materialak, hiri-komunikazioko elementuak eta eguneroko bizitzaren patina erabiliz, bolumen geometrikoak sortzen dira, auzoko kode identitarioei dimentsio espaziala emateko. Gentrifikazio-prozesuari aurre egiteko erresistentzia-ekintza da, gaur egun auzo hori bizi duen egoeraren aurrean.