Izenburua
Ekoiztu 2025. I
Epea
Azaroaren 22ko 14:00ak arte

Proiektu artistikoak garatzeko laguntzen deialdia, Uharte Zentroak eskaintzen dituen egonaldi- eta baliabide-programa osatzeko.

Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.

 

Deialdiaren helburuak

  • Uharte Zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, haien proiektuen garapen handiagoa lortzeko.
  • Uharte Zentroko espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea.
  • Egonaldien deialdi jarraituaren eskaintza hedatu eta osatzea.

Zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira.

Zalantzak eta galderak ondorengo helbide elektronikon jasoko dira: coordinacion@centrohuarte.es. Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak jasotzeko epea 2024ko azaroaren 18an (barne) amaitzen da.

 

 

ESTUDIOAK_MODALITATEA

 

Nori zuzendua

Nafarroarekin zerikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.

 

Zer eskaintzen da

  • Proiektua garatzeko 3.000 euroko hiru laguntza (BEZ-a barne beharrezkoa bada).
  • Uharte Zentroan 2025ko urtarrilaren 1etik ekainare 30era bitarteko lan-espazioa, dauden baliabide tekniko eta tekno- logikoak barne.
  • Ebaluazio-batzordearen laguntza proiektua garatzen den bitartean.
  • Uharte Zentroko instalazioetan ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa.

 

Datak

  • Deialdiaren itxiera: 2024ko azaroaren 22a, 14:00etan.
    Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da.
  • Hautatutako proiektuen memoriaren aurkezpena: 2025eko uztailaren 31an.

 

 

BALIABIDEAK_MODALITATEA

 

Nori zuzendua

Nafarroarekin zerikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.

 

Zer eskaintzen da

  • Proiektu bakoitzeko gehienez 1.000 euroko laguntzak, 3.000 euro arte.
  • Uharte Zentroko baliabide tekniko eta teknologikoen erabilera, 2025ko lehen seihilekoan zehar.
  • Uharte Zentroko taldearen laguntza eta jarraipena proiektuaren garapenean.

 

Datak

  • Deialdiaren itxiera: 2024ko azaroaren 22a, 14:00etan.
    Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da.
  • Hautatutako proiektuen memoriaren aurkezpena: 2025eko uztailaren 31an.

 

Oinarriak osorik hemen