Proiektu artistikoak garatzeko laguntzen deialdia, Uharte Zentroak eskaintzen dituen egonaldi eta baliabide programa osatzeko.
Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.
Deialdiaren helburuak
- Uharte Zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, haien proiektuen garapen handiagoa lortzeko.
- Uharte Zentroko espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea.
- Egonaldien deialdi jarraituaren eskaintza hedatu eta osatzea.
Zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira.
Zalantzak eta galderak ondorengo helbide elektronikon jasoko dira: coordinacion@centrohuarte. es. Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak jasotzeko epea 2024ko ekainaren 8an (barne) amaitzen da.
ESTUDIOAK_MODALITATEA
Nori zuzendua
Nafarroarekin zerikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.
Zer eskaintzen da
- Proiektua garatzeko 3.000 euroko hiru laguntza (BEZ-a barne beharrezkoa bada).
- Uharte Zentroan 2024ko abuztuaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko lan-espazioa, dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
- Ebaluazio-batzordearen laguntza proiektua garatzen den bitartean.
- Uharte Zentroko instalazioetan ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa.
Datak
- Deialdiaren itxiera: 2024ko ekainaren 10an, 14:00etan.
Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da. - Hautatutako proiektuen memoriaren aurkezpena: 2025eko urtarrilaren 31an.
Izen ematea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
Deialdian izena emateko beharrezkoa izango da Uharte Zentroko webguneko (www.centrohuarte.es) izen emateko inprimaki digitala betetzea. Bertan, ondorengo informazioa jaso beharko da dokumentu bakarrean eta PDF formatuan* (izena_abizena.pdf, 5 mb gehienez):
- Proiektuaren laburpena (500 karaktere gehienez, espaziorik gabe).
- Proiektua (3.000 karaktere gehienez, espaziorik gabe).
- Proiektuaren ulermena errazteko aurretiko edota proposamenarekin lotutako lanen irudiak (bideoen kasuan, loturak gehitu) (15 irudi gehienez).
- Gutxi gorabeherako kronograma edo lan-egutegia (orrialde bateko luzera gehienez).
- Proiektua egiteko behar diren materialen gutxi gorabeherako gastuen aurreikuspena (orrialde bateko luzera gehienez).
- Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma (parte-hartzaile bakoitzeko 2 orrialde gehienez).
- Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago haien artean forma juridikorik izan gabe) ordezkari bat izendatuko da Uharte Zentroaren izango duen harremanetarako.
* GARRANTZITSUA: Oinarri hauetan jasotakoaren arabera, ez dira baloratuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.
BALIABIDEAK_MODALITATEA
Nori zuzendua
Nafarroarekin zerikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.
Zer eskaintzen da
- Proiektu bakoitzeko gehienez 1.000 euroko laguntzak, 3.000 euro arte.
- Uharte Zentroko baliabide tekniko eta teknologikoen erabilera, 2024ko bigarren seihilekoan zehar.
- Uharte Zentroko taldearen laguntza eta jarraipena proiektuaren garapenean.
Datak
- Deialdiaren itxiera: 2024ko ekainaren 10an, 14:00etan.
Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da. - Hautatutako proiektuen memoriaren aurkezpena: 2025eko urtarrilaren 31an.
Finantziatu daitezkeen gastuak
- 2024ko bigarren seihilekoan Uharte Zentroko laborategien ekipamenduarekin zerikusi zuzena duten gastu suntsikorrak finantzatuko dira.
- Aurrekontua proiektua osatzeko beharrezkoak diren beste kostu batzuetan ere gastatu ahal izango da (neurri txikiagoan), nahiz eta Uharte Zentroko baliabideekin zerikusirik ez izan, edo zerbitzu tekniko profesionalak ordaintzeko izan.
- Edozein kasutan kanpoan geratzen dira ordainsari propioak edo zerbitzu teknikoen kategorian sartzen ez direnak ekipamendu suntsiezina, dietak eta joan-etorriak.
- 50 eurotik gorako gastu guztiak bankuko transferentzia edo txartelaren bidez ordaindu beharko dira, eskudiruzko ordainketak saihestuz eta ziurtagiriak aurkeztuz.
Izen ematea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
Deialdian izena emateko beharrezkoa izango da Uharte Zentroko webguneko (www.centrohuarte.es) izen emateko inprimaki digitala betetzea. Bertan, ondorengo informazioa jaso beharko da dokumentu bakarrean eta PDF formatuan* (izena_abizena.pdf, 5 mb gehienez):
- Proiektuaren laburpena (500 karaktere gehienez, espaziorik gabe).
- Proiektua (3.000 karaktere gehienez, espaziorik gabe). Ekoizpen fasean badago, bere materializazioa nola gauzatuko den azaldu beharko da ahalik eta modu zehatzenean. Proiektua, aldiz, esperimentazio fasean badago, helburua eskura dauden ekipamendu ezberdinak erabiltzea izanen da etorkizuneko proiektuari hobekien heldu zaizkion prozesu artistikoak ezagutzeko.
- Proiektuaren ulermena errazteko aurretiko edota proposamenarekin lotutako lanen irudiak (bideoen kasuan, loturak gehitu) (15 irudi gehienez).
- Gutxi gorabeherako kronograma edo lan-egutegia (orrialde bateko luzera gehienez).
- Proiektua egiteko behar diren materialen gutxi gorabeherako gastuen aurreikuspena (orrialde bateko luzera gehienez).
- Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma (parte-hartzaile bakoitzeko 2 orrialde gehienez).
- Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago haien artean forma juridikorik izan gabe) ordezkari bat izendatuko da Uharte Zentroaren izango duen harremanetarako.
* GARRANTZITSUA: Oinarri hauetan jasotakoaren arabera, ez dira balora- tuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.