Proiektu artistikoak garatzeko laguntzen deialdia, zentroak eskaintzen dituen egonaldi- eta baliabide-programa osatzeko.
Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.
Laguntza honek helburu hauek ditu:
- Uharte Zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, proiektuen garapen handiagoa lortzeko.
- Uharte Zentroko espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea.
- Egonaldien deialdiaren eskaintza zabaltzea.
Zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira.
ESTUDIOAK MODALITATEA
NORI ZUZENDUA
Nafarroarekin zer ikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.
ZER ESKAINTZEN DA
Proiektua garatzeko, zergak barne, 3.000 euroko hiru laguntza.
Uharte Zentroan 2023ko abuztuaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko lan-espazioa, dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
Uharte zentroak izendatutako baina kanpoko tutore batek proiektua garatzen laguntzea.
Laguntza jasotzen duen pertsonak Uharte Zentroko instalazioetan erakutsi ahal izango du ekoiztutako obra.
DATAK
Deialdiaren itxiera: 2023ko ekainaren 13ko 23:55ean.
Hautaketa, deialdia itxi eta gehienez hilabeteko epean jakinaraziko da.
Memoriaren aurkezpena: 2024ko urtarrilaren 31a.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektuak Natalia Isla Sarreta eta Mirari Echavarri artistak eta Uharte Zentroko taldeak osatutako epaimahai batek hautatuko ditu, irizpide hauen arabera:
- Kalitate artistikoa, bideragarritasun ekonomikoa eta eskainitako baliabideetara eta egutegira egokitzea.
- Uharte Zentroaren jarduera-ildoei buruzko proposamenaren eta gaiaren interesa.
- Proposamen artistikoak sortzeko, ekoizteko eta/edo zabaltzeko modu berrien ikerketan sakontzeko borondatea.
- Ibilbide artistikoaren edo haren proiekzio potentzialaren interesa eta koherentzia.
- Aurrez egonaldiren bat izan badu, parte hartzeko baldintzak bete izatea.
- Kanpoan geratzen dira azken bi deialdietan estudio-modalitatean Ekoiztu laguntza jaso duten proiektuak.
- Uharte Zentroko laborategien eta espazioen erabilera jarraia sustatzen duten proiektuei lehentasuna emango zaie.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko orrialde honetako alboko barrako inprimaki digitala bete behar da.
Dokumentu bakarrean eta PDF formatuan (izena_abizena.pdf, 5 mb gehienez) erantsi beharrekoak:
- Proiektuaren laburpena (gehienez 500 karaktere, espaziorik gabe).
- Proiektua (gehienez 300 karaktere, espaziorik gabe).
- Proiektuaren ulermena errazteko aurretiko eta/edo proposamenarekin lotutako lanen irudiak (bideoen kasuan, jarri loturak eta gehienez 15 irudi).
- Gutxi gorabeherako kronograma edo lan-egutegia (gehienez orrialde bateko luzapena).
- Proiektua egiteko behar diren materialen gutxi gorabeherako gastuen aurreikuspena (zergak barne, gehienez orrrialde bateko luzapena).
- Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma (gehienez 2 orrialde parte-hartzaile bakoitzeko).
- Hautazkoa: Tokiko esparruek proiektua erakusteko duten interesa edo konpromisoa bermatzen duen dokumentua.
- Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago haien artean forma juridikorik gabe), ordezkari bat izendatuko da Uharte Zentroarekiko harremanetarako.
*GARRANTZITSUA: Ez dira baloratuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Deialdi honetara aurkezteak berarekin dakar oinarri hauek eta konpromiso hauek onartzea:
- Uharte Zentroaren funtzionamendu-araudia betetzea; horrek esan nahi du Uharte Zentroko lan-espazioak eta ekipamenduak zaindu behar direla, eta, laguntza amaitutakoan, espazioa aurkitu zuen baldintzetan utzi behar dela.
- Proiektua Uharte Zentroan egitea, zentrora hurbiltzen diren kultura-eragileekin elkarreragiteko eta artisten arteko topaketetan eta/edo Estudio Irekien parte hartzea.
- Laguntza jaso ondorengo sei hilabeteetan egindako lana erakustea.
- Uharte Zentroak izendatutako tutoreak ezarritako jarraipena onartzea.
- Laguntza hauek bateraezinak dira Uharte Zentroak proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin.
- Hautatutako lanak egilearenak edo egileenak izango dira. Uharte Zentroak programa osoa edo zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du, on line edo paperean, betiere egileak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik sortzen diren agiri guztiak artxibatuko ditu.
- Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak edo abar argitalpena badakar, proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela, esaldi honekin: “Proiektu honek Uharte Zentroko Ekoiztu laguntza jaso du”, eta zentroaren logoarekin. Argitalpenaren berri aldez aurretik jakinarazi beharko zaie Zentroko arduradunei.
- Amaieran, proiektuaren garapenaren memoria argazkiak eta/edo bideoak barne).
*GARRANTZITSUA: Bi agiriak adierazitako egunean ez aurkezteak laguntza hau galtzea ekarriko du.
BALIABIDEAK MODALITATEA
NORI ZUZENDUA
Nafarroarekin zer ikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.
ZER ESKAINTZEN DA
Proiektu bakoitzeko gehienez 1.000€, 3.000 euro arte.
Uharte Zentroko baliabide tekniko eta teknologikoen erabilera.
Uharte Zentroko taldeak proiektua garatzen laguntzea.
DATAK
Deialdiaren itxiera: 2023ko ekainaren 13eko 23:55ean.
Hautaketa, deialdia itxi eta gehienez hilabeteko epean jakinaraziko da.
Memoriaren eta justifikazioaren aurkezpena: 2024ko urtarrilaren 31a.
FINANTZATU DAITEZKEEN GASTUAK
2023ko lehenego sehilekoan Uharte Zentroko laborategien ekipamenduarekin zerikusi zuzena duten gastu suntsikorrak finantzatuko dira. Aurrekontua proiektua osatzeko beharrezkoak diren beste kostu batzuetan ere gastatu ahal izango da (neurri txikiagoan), nahiz eta Uharte Zentroko baliabideekin zerikusirik ez izan, edo zerbitzu tekniko profesionalak ordaintzeko izan.
Modu guztietare, kanpoan geratzen dira ordainsari propioak edo zerbitzu teknikoen kategorian sartzen ez direnak, ekipamendu suntsiezina, dietak eta joan-etorriak.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektuak Uharteko Arte Garaikideko Zentroko langileek hautatuko dituzte irizpide hauetan oinarrituz:
- Proiektuaren kalitate artistikoa, bideragarritasun ekonomikoa eta eskainitako baliabideetara eta egutegira egokitzea.
- Proposamenaren eta gaiaren interesa Uharte Zentroaren jarduera-ildoei dagokienez.
- Proiektuen egoera azken fasean egotea edo esperimentatzeko beharrarekin.
- Pertsonaren edo pertsonen esperientzia/kualifikazioa.
- Ez da ezinbestekoa izango baina baloratzekoa izango da proiektua Uharte Zentroko Aldi baterako egonaldietan garatzen egotea, eta hauek behar bezala aprobetxatu izana. Baloratzekoa izango da halaber proiektua hurbileko gune batean erakusteko konpromisoa izatea.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko orrialde honetako alboko barrako inprimaki digitala bete behar da.
Dokumentu bakarrean eta PDF formatuan (abizena_izena.pdf, 5 mb gehienez) erantsi beharrekoak:
- Proiektuaren laburpena (gehienez 500 karaktere, espaziorik gabe).
- Proiektua (gehienez 300 karaktere, espaziorik gabe).
- Proiektuaren ulermena errazteko aurretiko eta/edo proposamenarekin lotutako lanen irudiak (bideoen kasuan, jarri loturak eta gehienez 15 irudi).
- Gutxi gorabeherako kronograma edo lan-egutegia (gehienez orrialde bateko luzapena).
- Proiektua egiteko behar diren materialen gutxi gorabeherako gastuen aurreikuspena (zergak barne, gehienez orrrialde bateko luzapena).
- Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma (gehienez 2 orrialde parte-hartzaile bakoitzeko).
- Hautazkoa: Tokiko esparruek proiektua erakusteko duten interesa edo konpromisoa bermatzen duen dokumentua.
- Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago haien artean forma juridikorik gabe), ordezkari bat izendatuko da Uharte Zentroarekiko harremanetarako.
*GARRANTZITSUA: Ez dira baloratuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Deialdi honetara aurkezteak berarekin dakar oinarri hauek eta konpromiso hauek onartzea:
- Proiektua, txostenean azaldu den moduan Uharte Zentroko ekoizpen-laborategiak erabiliz gauzatzea. Aldaketa garrantzitsurik egin behar bada proiektuan, Zentroko arduradunei jakinaraztea ezinbestekoa da.
- Laguntza hauek jasotzea ez da bateraezina beste erakunde batzuek proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak ez badira Uharteko Zentroak bere gain hartutakoak.
- Hautatutako lanak egilearenak edo egileenak izango dira. Uharte Zentroak programa osoa edo zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du, on line edo paperean, betiere egileak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik sortzen diren agiri guztiak artxibatuko ditu.
- Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak eta abar editatzea badakar, proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela, esaldi honekin: “Proiektu honek Uharte Zentroko Ekoiztu laguntza jaso du”, eta Zentroaren logoarekin. Argitalpenaren berri aldez aurretik jakinarazi beharko zaie Zentroko arduradunei.
- Amaieran, proiektuaren garapenaren memoria argazkiak eta bideoak barne) eta egindako gastuen justifikazioa (ordainketen fakturak eta egiaztagiriak eta horien azalpen laburra) aurkeztu behar dira.
*GARRANTZITSUA: Bi agiriak adierazitako egunean ez aurkezteak laguntza hau galtzea ekarriko du.