Erakusketa honetan 2024ko lehenengo seihilekoan zehar Ekoizturen Estudio modalitateko deialdiaren esparruan.
Erakusketaren barruan, Oihane Mcguinness Armendarizen Shakaurrera bidean, nahi gabe, adi; Maite Redondo Gazteluren de cerca, de lejos el sol eta Mireya Martín Larumberen N.N Nomen nescio lanen ikerketa- eta ekoizpen-prozesuen emaitza ikusi ahal izango dira Uharte Zentroko bigarren solairuan otsailaren 16ra arte.
Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.
Inaugurazioa
Azaroak 15, ostirala, 18:00etan.
Oihane Mcguinness Armendarizen Shakaurrera bidean, nahi gabe, adi
– Izan zenari itxarotea – zera ulertu nion: orainaldian etorriko den zerbaiti (baina izan zenari) itxarotea.
Itzulera bat? Galdetzen dut.
Sekula egondako toki batera itzultzea. Jarraitu zuen – zerbait gure zain zegoen. –
Mendi bera da, hor dago oraindik.
Nahiz eta pentsatzen dudan batzuetan tokia ez dela ezer, espazio hutsa, inora ez doan bidea eta denbora geldia. Hainbeste galtzeak ez du esan nahi bueltan zerbait aurkitu behar denik, mendian orein hura bezala, bere begiek ni ikusi aurretik.
Hona itzuli naiz konturatu gabe, kontuz.
Keinu batera itzuli naiz, baina oraingoan ez dira bere eskuak izango, nireak dira.
Orainaldia bukatu gabeko hainbat geruzadun emaitza izan liteke, arkeologia, memoria eta errelatoak, iraganari aditzen diotenak eta hemen egoteko forma berriak bilatzen dituztenak, erne, Shakaur-en, mendia.
Maite Redondo Gazteluren de cerca, de lejos el sol
Eguzkia badoa. Saiatzen naiz kokatzen, baina trena azkarrago doa, helmugara iritsi behar du. Beste irudi batek aurrekoa ordezkatzen du, atzean dagoena ikustea eragozten duten zuhaitzez betea. Orban lauso, abstraktu bat, marra eta kolore multzo bat.
Orduan, espazio ireki bat, begirada ortzi-mugara iristen da. Lehenik eta behin, pertsona batek uzta jasotzen du. Atzean geratzen da eta hainbat eraikinek hartzen dute ikuseremua. Bat-batean, mugimendua eten eta irudiak dar-dar egiten du.
Mireya Martín Larumberen N.N Nomen nescio
Eta horrela infinituraino.
Gaztetasunaren ziurtasuna zeharo erorita, gorputzaren beraren irmotasunak bultzatu nau gu kide garen eta ezagutzen ez nuen antzinako zibilizazio horretarantz bidaia egitera.
Bidean, Tanizakirengandik maileguan hartu nuen beldurretako baten barruan aurkitu naiz: ilunpeak ezkutatzen eta bizi duen sotiltasunaren argitzea.
Sarritan pentsatzen dut Robert Fluddek unibertsoa irudikatzeko aski izan zuen karratu beltz xumeaz, eta konturatzen naiz nitaz hitz egiteko ez dela jada nahikoa plano autobiografikora iristea, eta ulertzen dut bide hau ez dela amaitzen.
Et sic in infinitum.
Erakusketaren ordutegiak
- Astelehenetik ostegunera coordinacion@centrohuarte.es helbidera idatziz, aurretiazko hitzordua adostuz.
- Ostiraletan 18:00etatik 20:00etara.
- Larunbata eta jai egunetan 10:30etatik 14:30tara.