Izenburua
Ekintzak, serieak eta espazioak
Egilea
Elena Albert
Data
2018/09/21
Sarrera
Izena emanda
Epea
Irailak 18
Norentzat
Gorputz praktikan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua

“Gorputz laborategia” hiru hilabetean behin egiten den, eta gorputz-praktikarekin zerikusia duen lantegi bat da. Edizio bakoitzean, artista bat gonbidatzen da eszenarekin zerikusia duen kontzeptu edo teknika baten inguruko lantegi bat diseinatzeko. Larunbat goiz batean, partaideek haien gorputzarekin jolasteko, sortzeko eta esperimentatzeko aukera dute, mugitu, saltoka ibili, oihu egin, entzun, dantzatu…

Elena Albertek eskainiko duen Ekintzak, serieak eta espazioak gorputzean eta sormen kolektiboan jolasteko. Lantegian zehar gure eguneroko mugimendua eta ibiltzen dugunean, mugitzean eta begiratzean sortzen ditugun harremanak aztertuko ditugu. Eraldaketak eta aldaketak arakatuko ditugu egiten dugunean eta ikusten dugunean.

NORI ZUZENDUA

Gorputz praktikan interesa duen edozein adinetako pertsonei zuzendua (12 urte baino gutxiago dituzten pertsonek heldu batekin etorri beharko dute).

DATA ETA ORDUA

Irailak 21, larunbata. 11:15etik, 14:15era

IZEN-EMATEA

Izen-emate kuota: 5 €

Lantegian parte-hartzeko izena eman behar da centrohuarte.es/eu webguneko formularioa beteta.

Gehienez 15 lagun.

Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea

Elena Albert arkitektura, gorputza eta mugimendua eta ikasketa prozesuak alorretan lanean aritzen da. Arkitektoa, performerra, irakaslea, ama. Dantzari lotuta gorputz eta ikus entzunezko proposamen desberdinak egin ditu bakarka eta beste artista batzuekin elkarlanean. Sarritan lantegiak eta dinamika desberdinak garatzen ditu. Egun, Mendigorrian bizi da. Bere bikote eta lankidearekin, proiektuak, obrak eta zaharberritzeak egiten dituzte. Elkarrekin haurtzaroari eta familiari zuzendutako lantegi formatu desberdinak arakatzen dituzte archicosas proiektuan, non gorputzaren eta paisaiaren eraikuntza lantzen dute espaziala eta eraikuntzazkoa, gorputzezkoa eta sormenekoarekin motibatuz.