Izenburua
Ejercicios en torno a dos hormigas observando al cielo
Egilea
Jorge Satorre
Data
Apirilaren 22tik 25era
Ordua
15:30 / 19:30
Modalitatea
Bertatik bertara

Artistek egiten ditugun lan errepikakor bakoitzean berezitasunak detektatzeko planteatu genezakeen modu horietako bat ekuazio konplexu bat irudikatzea litzateke, hartzen ditugun distantziak eta hartzen dugun erabaki bakoitzaren inguruko alderdi guztiak bilduko lituzkeena. Litekeena da ariketa hipotetiko horren emaitza izatea originaltasunaz kezkatzeak ez lukeela inolako zentzurik.

Tailer hau, nagusiki praktikoa, eskuzko ariketa batzuk bezala planteatzen da, non Uharteko testuinguruak eskaintzen duenarekin inprobisatuko dugun eta marrazketa konstantea izango den. Abiapuntua izango da, kasu honetan, ekoizpen artistikoan distantzia luze edo laburren garrantzia kontuan hartzea, baina betiere distantziakidetasuna saihestuz.

Jorge Satorre

Jorge Satorre. Mexiko Hiria, 1979. Artista da eta Bilbon bizi da. CRAC Alsace, Altkirch, Frantzia; REDCAT, Los Angeles; Museo Tamayo, Mexiko Hiria; Galería CarrerasMugica, Bilbo; Galería Labor, Mexiko Hiria; Statements, Art Basel; Artspace, Auckland, Zeelanda Berria; Le Grand Café, St-Nazaire, Frantzia, FormContent, Londres. 2024ko udazkenean, CA2Mn egindako lanaren berrikuspen partziala aurkeztuko du


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira.