Berlineko Enter This kolektiboa eta Iruñeko Orekari estudioa proiektu kolektiboetan espezializatuta daude. Egun, egoitza bat burutzen ari dira Uharte Zentroan Edukiontzia birpentsatzeko helburuarekin. Asteak daramazkie Uharteko San Joan plazan lanean herrira hurbiltzeagatik.
Oraingo honetan, Zentroko atarira hurbiltzeko gonbita egin digute zurezko Totemak egiten ikasteko eta espazio publikoen inguruko proiektua aurkezteko. Hemen hasten da topaketa gune berriaren eraikuntza prozesua. Tailerrean tresnak eta materiala izanen dira eskura, ikasteko gogoa besterik ez da ekarri behar. Ondoren, norberak erabakiko du sortutako lanak etorkizuneko topagunean utzi edo beste toki batera eraman nahi dituen.