Izenburua
EGULBATI PROJEKTUAREN AURKEZPENAREN HITZALDIA
Egilea
NICOLÁS DELPRAT / JULIE LAYMOND
Data
2017/06/15
Ordua
18:00tan
Sarrera
Librea
Epea
Convocatoria abierta y continua

Baionako COOP kolektiboak proposatutako egonaldi ibiltariaren aurkezpena euskal ondare immaterialaren inguruan. Nicolás Delprat egoitza-kideetako batek, eta Julie Laymond, COOP kolektiboko kideak Egulbati herrian gauzatuko den proiektua azalduko digute.
Eguesibarko udalak ondare immateriala balioan jartzen du Labrit-Ondareak burututako artxibo proiektuarekin. Proiektuaz arduratu den pertsonetako bat ere hitzaldian izanen da.
Proiektua Nafarroako Gobernuko Kultua Sailak garatutako Landarte, Nafarroako artea eta landa-eremuak programaren baitan kokatzen da.
Ondare immateriala eta arte garaikidea, sinbiosi aberasgarritik abiatuta hizketaldi irekia sortu nahi dugu bertaratzen den publikoarekin.

COOP eta Labrit-Ondarearen inguruan
COOP Ipar Euskal Herrian arte garaikidea sustatzeko 2013an sortutako elkartea da. Elkartearen helburua, euskal lurralde oparoaren miaketa ardatz duten proiektuen hautaketa, promozioa eta difusioa dira.
http://www.coop-bidart.com

Azken urte hauetan Labrit-Ondarea gure herrietako ondare immaterialaren bilketan aritu da. Proiektu honen ezaugarri nagusia bilketa modu parte-hartzaile batean gauzatzea da. Lan hori aurrera eramateko,ezinbestekoa izan da bilketa metodo eraginkor bat sortzea eta perfekzionatzea. Horregatik, lekuan, lekuko talde batek moldatzen ditu galdetegiak. Orain arte 2.000 elkarrizketatik gora egin dituzte 415 herrietan barrena.
https://labrit.net