Uharte Zentroak artistak egoitzan hartzen ditu denboraldi batean proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten.

Behar den garaian, berariazko deialdi batzuk egiten dira, diru ordain bat dutenak (egonaldien kasuan ez bezala). Gure programak dira edo beste zentro, erakunde, jaialdi… batzuekin lankidetzan egiten ditugunak, eta beren xedea da artearen arloko esperimentazioa eta ikerketa. Tokiko esparrura, Estatukora eta/edo nazioartekora zuzenduta egon daitezke.

ARTE PLASTIKO ETA IKUSIKOETARAKO DIRU-LAGUNTZEN PROGRAMA | 2020

Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean sustatuta, Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa abiarazi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.

Xehetasunak

Ob Skena | 2020

ARTE ESZENIKOAK
Deialdiaren itxiera, otsailak 20.
Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Xehetasunak

Komisariotza ikerketa | 2020

Deialdiaren itxiera, otsailak 27
Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak, bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat

Xehetasunak

MAHAIA PROIEKTUAREN AKTIBAZIO PROZESURAKO DEIALDIA

 Mahaia Alexandra Baurès eta François Loustauk komisariotutako ikusizko arteen proiektu bat da eta BizkaikOA Rekalde aretoak, La Caracola eta La Maisonek antolatua da. Euskadi-Nafarroa-Akitania berria euro-eskualdeko laguntza jasotzen du.   Mahaia, Yves Chaudoüet artistak in situ imajinatutako instalazioa da eta programari izena ematen dio. Zortzi metroko diametroa duen eta hiru zati berdinetan banatua dagoen mahai…

Xehetasunak

2019ko Arte gaztea topaketak

Adi! Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30era arte luzatu da. Nafarroako Gobernuak, Gazteriaren Zuzendariordetzaren bidez, Arte Gaztearen 2019ko Topaketak antolatzen ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua. Helburu orokorrak honakoak dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea eta artisten prestakuntzan laguntzea, bai eta ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina…

Xehetasunak

MAPAMUNDISTAS 2019 EGOITZA | ISPILUA

DEIALDIAREN ITXIERA MAIATZAK 23
Uharte zentroak, MAPAMUNDISTASekin elkarlanean, ekoizpen egoitza bat eskaintzen du, 2019ko irailaren 26tik urriaren 27ra, Iruñeko hainbat espaziotan ikusgai egongo den erakusketa kolektiboan parte hartuko duen proiektu artistikoa garatzeko.

Xehetasunak